Lehendakariak Now, 2030 proposamena aurkeztu du: Nazio Batuei eta Europako erakunde nagusiei bidaliko die: Batzordeari, Kontseiluari eta Legebiltzarrari.

0

2030 Agenda Euskadi Foroak (Gizarte Trantsiziorako eta 2030 Agendarako Eragile Anitzeko Foroak) laugarren osoko bilkura egin du gaur arratsaldean, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela Arabako Teknologia Parkean, Miñaon. Foro hori 2030 Agendaren gobernantza partekatuaren organoa da euskal erakundeen eta gizarte-eragileen artean.

Bileraren amaieran, Iñigo Urkullu lehendakariak Euskadi 2030 Agenda Foroaren Lehendakaritzaren laugarren adierazpena aurkeztu du. Horren edukiaren baitan, Now 2030 proposamena aurkeztu da, eta proposamen hori Lehendakariak Nazio Batuetako idazkariorde nagusi Amina Mohammedi igorriko dio datozen egunetan. Proposamen hori Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyeni, Europako Kontseiluko presidente Charles Micheli, Europako Parlamentuko presidente Roberta Metsolari eta ELGAko idazkari nagusi Mathias Cormanni ere bidaliko zaie.

 Informazio gehiago

REVIE