- Elkartu elkarteak Tabakaleran antolatutako ‘Aniztasunetik gizartea aldatzen’ jardunaldiaren inaugurazioan parte hartu du
Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak gaur nabarmendu du Euskadik bizimodu independentearen alde egiten duela. “Modu independentean bizitzeak esan nahi du desgaitasunen bat duten pertsonek beharrezko baliabide guztiak dituztela beren bizitzetan aukerak hartu eta kontrola dezaten, eta pertsona horiei eragiten dieten erabaki guztiak hartu ahal izan ditzaten, gizartean erabat eta eraginkortasunez sartuta eta parte hartuta”.
Elkartu Gipuzkoako Ezgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileak antolatutako Aniztasunetik gizartea eraldatzen, gizartea eraldatzeko gakoak eta erronkak identifikatzen saiatuz jardunaldi batean, sailburuordeak gogorarazi du joan den urtean Ezgaitasun Batzordea sortu zela Elkarrizketa Zibileko Mahaiaren barruan, desgaitasuna duten pertsonen elkarteei ahotsa emateko. Hala, 2020an, gure erkidegoan 138.662 pertsona zeuden desgaitasun batekin (biztanleen %6,3).
Amilibiak azaldu duenez, eredu horrek bizimodu independenterako laguntza-sistema bat ezartzea eskatzen du, pertsonak non, nola eta norekin bizi nahi duen jakiteko. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak lankidetzaren aldeko apustua egin du. Desgaitasunen bat duten pertsonek bizimodu independentea izateko duten eskubidea eskuratzeko premien eta oztopoen azterketa partekatuz eta sakonduz, eta inplikatutako sistemetatik konponbideak eta erantzunak hobetuz, desgaitasunaren gizarte-erakundeen eta euskal administrazio publikoen parte-hartzearekin.