KPIren bilakaera eta urtarrileko etxebizitzen salmentaren gorakada jaso ditu gaur Astekonomiak, esportazioei dagokienez urtearen hasiera ona ahaztu gabe

0

Otsaileko KPIaren igoera da gaurko erreferentzia nagusia Astekonomian. Adierazle ekonomikoen asteko laburpen bat, oraingo honetan ere etxebizitzen salmentaren gorakadari erreparatzen diona, bai eta urtearen hasiera onari ere, euskal esportazioei dagokienez.

Otsailean, Euskadiko KPIa % 5,8koa izan zen, aurreko hilean baino bi hamarren handiagoa. Horrela, bi hilabete dira gorantz doazela, berriro ere elikagaiek bultzatuta, balio maximoetan baitaude, eta, neurri txikiagoan, elektrizitatearen prezioetan izandako igoerak bultzatuta.

Bestalde, urtarrilean Euskadin inskribatutako etxebizitzen salerosketa % 9,4 igo zen aurreko urteko hil beraren aldean. Guztira, 2.000 etxebizitza baino gehiago saldu ziren, eta kopuru hori 2019an baino ez zen gainditu azken urteetan.

Halaber, eta Eustatek argitaratutako datuen arabera, 2023ko urtarrilean euskal esportazioak % 21,4 gehitu ziren aurreko urteko hil beraren aldean. Zehazki, 2.720 milioi euroko balioa izan zuen guztira, serie historiko osoan urtarrilean lortu den erregistrorik handiena.

Asteko laburpen hau, Ekonomia Zuzendaritzak «Astekonomia» izenarekin egina, minutu bateko iraupena duten bideo hauen oinarria da, gaurkotasun ekonomikoaren zabalkundea eta jarraipena errazteko.