Alderdi politikoen funtzionamendu arrunterako 2023ko dirulaguntza onartu da

0
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan 4.536.000 euroko kontu-saila izendatu da 2023rako

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoei emango zaien dirulaguntzaren banaketa. Dirulaguntzaren helburua 2023rako funtzionamendu arrunterako gastuei erantzutea da.

Banaketa kalkulatzen da Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetako emaitzak, hau da, botoak eta eserlekuak, Euskadiko Hauteskunde Batzordeak EHAAn argitaratuak, kontuan hartuta.

ALDERDI POLITIKOA BOTOAK GUZTIRA EAEn (*) ESERLEKUAK
EAJ-PNV 349.960 31
EH Bildu 249.580 21
PSE-EE (PSOE) 122.248 10
Elkarrekin Podemos-IU 72.113 6
PP+Cs 60.650 6
VOX 17.569 1
GUZTIRA 872.120 75

(*) Dirulaguntza-eskubidea ematen duten botoak guztira Euskal Autonomia Erkidegoan.

ALDERDI POLITIKOA DIRULAGUNTZA GUZTIRA
EAJ-PNV 1.838.415,76 €
EH Bildu 1.288.756,87 €
PSE-EE (PSOE) 625.484,27 €
Elkarrekin Podemos-IU 371.005,54 €
PP+Cs 331.258,58 €
VOX 81.078,98 €
GUZTIRA 4.536.000,00 €