EBJAk adierazi du irekiera-komisioa ez dela hipoteka-maileguaren kontratuaren funtsezko zatia

0

2023ko martxoaren 16ko epaian, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak adierazi du hipoteka-maileguaren kontratuaren klausula, kontsumitzaileari irekiera-komisio bat ordaintzera behartzen diona, ez dela kontratuaren funtsezko zatia, eta, beraz, abusuzkotzat jo daitekeela. Auzitegi Gorenak aurkeztutako judizio aurreko arazo baten erantzun gisa eman da epaia.

Epaiak ez dio irekiera-komisioa finkatzen duen klausula abusuzkoa dela, baizik eta ezartzen du epaile eskudunak abusuzkotzat jo dezakeela, argi idatzita ez badago. Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak gogorarazten du ezen, irekiera-komisioa (azterketa-, emate- edo izapidetze-gastuak jasotzen dituena) Espainiako legeriak arautzen badu ere, argi eta garbi idatzi behar dela, eta kontsumitzaileari elementu nahikoak eman behar dizkiola klausula horren irismena ulertzeko eta zerbitzuen ordainketa bikoizten ez dela egiaztatzeko. Europako Auzitegiaren iritziz, klausula hori publiko zabalak ezagutzea edo araututa egotea ez da nahikoa modu argian eta ulerkorrean idatzita dagoela ulertzeko.

Azkenik, Europar Batasuneko Auzitegi Gorenak adierazi du klausula behar bezala idatzita badago ez duela zertan desoreka sortu kontsumitzailearen eta erakunde mailegu-emailearen artean, eta, beraz, ez dela nahitaez abusuzko klausulatzat hartu behar.