Eusko Jaurlaritzak 5,14 milioi euroko laguntza onartu du bidaiarien eta salgaien garraio-enpresak modernizatzeko, Next Generation EB funtsen bidez

0

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio errepideko bidaiarien eta salgaien garraio-enpresa txiki eta ertainak modernizatzeko laguntzak arautzen dituen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren aginduari. Guztira 5,14 milioi euro bideratuko dira Next Generation EB funtsen eta Gobernu Zentralaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bidez.

Mugikortasun jasangarri, seguru eta konektatua lortzeko helburuarekin, laguntzen bidez garraio-enpresen eta -sistemaren efizientzia areagotu nahi da, digitalizazioa, jasangarritasuna, konektagarritasuna, sistemen berrikuntza eta enpresetan teknologia berriak sartzea sustatuta. Horrez gainera, sistemen eta prozesuen arteko elkarreragingarritasuna bermatzeko, laguntzek operadoreak eta zama-enpresak ere barne hartuko dituzte.

Laguntza horiez gainera, Garraio Sailak datozen asteotan argitaratuko du errepideko pertsonen eta salgaien garraio publikoan teknologia eta segurtasun sistema berriak ezartzeko laguntzak arautuko dituen beste agindu bat. Azkeneko ekitaldietan igo egin da laguntza horien kopurua.