Barakaldok BAFFEST jaialdiaren zortzigarren edizioaren egitaraua aurkeztu du. Aurten, bada barritasunik: CHARLAS BAFFEST HITZALDIAK ZIKLOA

0

Barakaldoko Clara Campoamor gizarte-etxean aurkeztu da gaur goizean BAFFEST festibalaren 8. edizioaren egitarau ofiziala eta aurtengo berritasun baten berri eman da: Charlas BAFFEST Hitzaldiak zikloa. Era berean, antolatzaileek gogoratu dute BAFFEST 2023 Emakume Argazkilarien 8. Lehiaketaren deialdia oraindik ere zabalik dagoela estatuko emakume argazkilari guztientzat. Barakaldoko Udaleko Kultura zinegotzi Nerea Canterok eta lehiaketaren arduradun Yone Estivarizek eta Sara Berasalucek prentsaurrekoan azaldu dituzte irailaren 29tik urriaren 31ra herriko hainbat tokitan egingo den emakumezkoen argazki onena saritzeko ekimenaren xehetasun guztiak. Ekimenaren gozagarrietako bat, BAFFEST Argazki urriaren 7an eta 8an egingo da.

BAFFESTen helburua da argazkilaritza, arte-adierazpen gisa ulertuta, herritar guztiengana hurbiltzea, eguneroko esparru erkideetan ipinitako argazkien bidez, artea eta kultura, berdintasuna eta bizikidetza sustatzeko xedez. Joan den astean, oinarriak argitaratzeaz batera, hasiera eman zitzaion BAFFESTen VIII. edizioari. Barakaldoko Udalak bultzatu du festibala, Fotopop Producciones Culturales-en eskutik. Aurten ere saria emango zaio euskal argazkilari onenari eta estatuko argazkilari onenari.

Aurtengo edizioan, BAFFESTek bertatik bertarako harremanak landu nahi ditu, estatu mailan argazkilaritzaren arloan lan egiten duten argazkilarien eta eragileen arteko loturak sor daitezen, bide horretan bitarteko eta ahalegin gehiago inbertituta. Nerea Cantero Barakaldoko Kultura zinegotziaren hitzetan,  «BAFFEST festibalak erakutsi du Barakaldo hiri aske eta feminista dela, eta emakumeen rola aldeztu du udal politikan eskura ditugun tresnak erabiliz. Eta artea, argazkilaritza, berebiziko tresnak dira herritarrengana iristeko eta mundua emakumeen ikuspegitik behatzeko, munduaren gaineko ikuspegi berdinzaleagoa eta benetakoagoa izan dezagun. Inolako zalantzarik gabe, Barakaldoko Udalak urterik urte jarraituko du jaialdi hau babesten».

Aurtengo egitarauaren berrikuntza nagusietako bat BAFFEST hitzaldien zikloa dugu. Doako saioak eskainiko dira 19:00etan, Clara Campoamor gizarte-etxean. Hauexek dira hitzaldiak:

  • Martxoak 24: Rincones y memoria (Txokoak eta memoria).
    Sara Berasaluce eta Yone Estivariz.
  • Apirilak 21: La fotografía como herramienta (Argazkilaritza tresna gisa). Estela de Castro. Hautatutako 30 argazkilarien iragarpena.
  • Irailak 15: ¿Qué hemos aprendido en el local? (Zer ikasi dugu lokalean?). Deebo Barreiro eta Karina Morante.
  • Azaroak 3: Inventario de la mirada (Begiradaren inbentarioa).
    Lurdes Basolí.

Bestalde, Barakaldoko BIC Bizkaia Ezkerraldea izango da aurtengo edizioko beste leku nabarmen bat, hainbat tailer eskainiko baitira bertan. Tailerrotan parte hartzeko, baffest@baffest.eus helbidean eman behar da izena. Tailerrak honako hauek dira:

  • Martxoak 25: ATLAS, Sara Berasaluce eta Yone Estivarizen eskutik. 4 ordu. 40 euro.
  • Apirilak 22: Erretratu tailerra, Estela de Castroren eskutik. 8 ordu. 100 euro.
  • Irailak 16: Proiektuen klinika, Deebo Barreiro, Karina Morante eta Miriam Montanoren eskutik. 4 ordu. 40 euro
  • Azaroak 4: Begiradaren inbentarioa, Lurdes Basolíren eskutik. 7 ordu. 60 euro.

BAFFEST 2023, EMAKUME ARGAZKILARIEN VIII. LEHIAKETA

Honako deialdi hau Espainiako estatuan bizi diren emakume argazkilari eta ikus-artistentzat da, eta zeinahi argazkilaritza-diziplina, -gai edo -teknika baliagarria da, irudiak hartzean eta horiek erabiliz sorkuntza lantzean dautzan argazkigintza-molde guztietara zabalik dagoela. Aurkezten diren lanak aribideko lanak edo amaitutako lanak izan daitezke, betiere beste lehiaketa batzuetan saririk jaso EZ badute.

Carmen Dalmauk, Tamara García Iglesiasek eta Susana Marrek osatuko dute epaimahaia eta Yone Estivarizek eta Sara Berasalucek koordinatuko dituzte epaimahaikideak. Epaimahaiak 30 lan aukeratuko ditu, eta argazkilariek Valentzian, Madrilen eta Gasteizen aurkeztuko dituzte lanok. Lehiaketaren oinarriak festibalaren web-orri ofizialean eskuratu daitezke: www.baffest.eus/

EGUTEGIA:

  • Martxoaren 17a: deialdiaren hasiera-data.
  • Apirilaren 16a, 23:59an: deialdiaren amaiera-data.
  • Apirilaren 21a: hautatuko lanak argitaratuko dira.
  • Maiatzaren 3a: argazki-bildumak Valentzian ikusiko dira (Revelarte Eskola)
  • Maiatzaren 5a: argazki-bildumak Madrilen ikusiko dira. (EFTI Eskola)
  • Maiatzaren 13a: argazki-bildumak Gasteizen ikusiko dira (ARTIUM Museoa)
  • Ekainaren 9a: ikustaldietan hautaturiko lanen berri iragarriko da San Telmo Museoan (Donostia)
  • Urriaren 7a eta 8a: BAFFEST ARGAZKI ASTEBURUA, Barakaldon.
    Finalisten lanak aurkeztuko dira.
    Emakume argazkilari irabazleak nor diren iragarriko da.

Hautaturiko 30 argazkilarien lanak ondoko egunetan ikusiko dira:

  • Maiatzaren 3a, Revelarte Eskola (Valentzia): ikustaldia.
  • Maiatzaren 5a, EFTI Eskola (Madril): ikustaldia eta Meritxell Ahicart-en lanaren aurkezpena.
  • Maiatzaren 12a, Artium Museoa (Gasteiz): ikustaldia.
  • Ekainaren 9a, San Telmo Museoa (Donostia): Meritxell Ahicart-en lanaren aurkezpena eta BAFFEST 2023 Emakume Argazkilarien lehiaketaren 9 finalisten iragarpena.

INFO+: