Josu Erkoreka Iñaki Latxaga Bengoetxeari «Bermeoko Urrezko Domina» emateko ekitaldian izan da

0
  • Bere alargunak, Isabel Uriak, jaso du bereizgarri hori Aritz Abaroa Bermeoko alkatearen eskutik, enpresari bermeotarrak arrantza-industriari eta Bermeoko udalerriari egindako ekarpena aitortzeko

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua Iñaki Latxaga Bengoetxeari “Bermeoko Urrezko Domina” emateko ekitaldian izan da gaur eguerdian. Albacora taldearen sortzaileari arrantza-industriari egindako ekarpenagatik eta herriko kultura, aisia, eta kirol taldeekin izan duen konpromisoagatik eman diote bereizgarria. Bere alargunak, Isabel Uriak, jaso du bereizgarri hau Aritz Abaroa Bermeoko alkatearen eskutik, Iñaki Latxaga enpresari bermeotarrak arrantza-industriari eta Bermeoko udalerriari egindako ekarpena aitortzeko.

Euskal enpresaria atunontzi guztien inspiratzaile izan da. Ontzigintzako makinista nagusia lanbidez, gogor lan egin zuen Europako armadorerik handiena izateko ametsa lortu arte. Horrela, 1974an Albacora enpresa sortu zuen, gaur egun Indiar Ozeanoan, Ozeano Barean eta Atlantikoan arrantzan egiten duten 18 ontziko flota duena. Ekintzaile handi hori Organización de Productores Asociados de Grandes Atuneros Congeladores Erakundearen (Opagac) sortzailea ere izan zen. Halaber, 1990ean, A Pobra do Caramiñalen (A Coruña), Posorjan (Ekuador) eta Bermeon lantegiak dituen harrapaketak eraldatzeko Sálica enpresa erosi zuen.

Informazio gehigarria