Hiritarren iritzia

0

EAEko kirol-ohituren inkestako galdera bat grabatu egin zen eta audioak aztertzeko aukera izan dugu.

Erantzun bakoitza bi lagunek entzun genuen, eta sailkapenean ados ez baginen, hirugarren batek ebatzi zuen berdinketa haustea. Hemen ikus dezakezu erantzunen erregistroa.

Uste dugu erantzunak testu akademiko edo administratiboetan aipatu ohi direnetik nahiko hurbil daudela, ez dugu ezuste handirik aurkitu.

Hauxe litzateke gure laburpena:

Ia % 42k ez daki zer erantzun. Gehien errepikatzen diren arrazoiak kontu ekonomikoak (hala nola zerbitzuen kostua merkatzea), instalazioen hobekuntza eta kirol-eskaintza dira. Beste aukera batzuen xehetasun gehiago kontsulta daiteke erabili genuen erregistroaren goiburuan.

Inkesta kontsultatzera eta zuen ondorioak ateratzera animatzen zaituztegu.