Lehendakaritzak bere egitura organikoa eta funtzionala aldatu ditu

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaur onartu du Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretuaren aldaketa, bai eta izendapen berriek eragindako goi-karguen izendapenak ere.

Dekretu berriak aldaketa hauek jasotzen ditu:

  • Idazkaritzako eta Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritzak Kabinetearen Zuzendaritza izena hartu du
  • Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiaren izena Koordinazio eta Gizarte Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia izango da
  • Komunikazio Zuzendaritzak Gizarte Komunikazioko Zuzendaritza izena hartu du
  • Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren izena Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusia izango da aurrerantzean
  • Kanpo Harremanen Zuzendaritzak Kanpo Harremanen Zuzendaritza izaten jarraituko du
  • Europako Gaien Zuzendaritzak Europar Batasunerako Zuzendaritza izena hartuko du 

Halaber, Azterlan Kabinetearen Zuzendaritza kendu egiten da eta haren eginkizunak Koordinazio eta Gizarte Komunikazioko idazkaritza Nagusiari esleitzen zaizkio.

Gainera, Gobernu Kontseiluak honako izendapen hauek onartu ditu:

  • Miren Edurne Erezcano Bustinza. Kabineteko zuzendaria.
  • Manu Castilla Albisu. Koordinazio eta Gizarte-komunikazioko idazkari nagusia.
  • Arantzazu Zugasti Arizmendi. Gizarte komunikazioko zuzendaria
  • Marian Elorza Zubiria. Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako idazkari nagusia.
  • Concepción Quintana Aguirre. Kanpo Harremanetako zuzendaria.
  • Mikel Antón Zarragoitia. Europar Batasuneko zuzendaria.