348 euskal enpresak euren segurtasun informatikoa hobetu dute Zibersegurtasun Industrialeko laguntzekin

0

Bazenekien zibererasoak direla Euskadiko industri arloko enpresen mehatxu handienetako bat? Eraso horiek galera ekonomiko larriak eragin ditzakete, zure izen ona kaltetu eta bezeroek zugan duten konfiantza ahuldu. Horregatik, funtsezkoa da zure informazioa eta sistemak babestea zibersegurtasun arloko neurri onenekin.

Hori lortzen laguntzeko, SPRIk abian jarriko du ostiral honetan Zibersegurtasun Industrialeko Programa, zeinak dirulaguntzak eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen baitizkizu zure enpresaren segurtasun informatikoa hobetzeko. Programa honen bidez, aditu batek zure egungo egoera aztertuko du eta zure premietara egokitutako ekintza-plan bat proposatuko dizu. Hala, gai izango zara zibererasoei aurrea hartu eta erantzuteko eta zure negozioaren lehiakortasuna bermatzeko.

Ez izan dudarik, eta aurkeztu zure eskaera SPRIren Zibersegurtasun Industrialeko Programan. Aukera paregabea da zure enpresa arrisku zibernetikoen aurka babesteko!

Zure enpresaren informazio estrategikoa babesten lagunduko dizugu

Enpresaria bazara eta zure enpresaren segurtasunak kezkatzen bazaitu (zibererasoak, informazio sentsiblearen lapurreta…), Zibersegurtasun Industrialeko programa da behar duzuna.

Programa honek hainbat abantaila eskaintzen dizkizu zure enpresa industrialaren zibersegurtasuna hobetzeko. 18.000 €-rainoko dirulaguntzak jaso ahal izango dituzu aditu bat kontratatzeko, zeinak aholku eman eta ekintza-plan pertsonalizatu bat egingo dizun. Eta 14.400 €-rainoko laguntza jaso ahal izango duzu zure informazioa eta sistemak babestuko dituzten hardwarea eta softwarea erosteko.

Gainera, ikuskapenak egin ahal izango dituzu erabiltzen edo sortzen duzun software industrialaren segurtasun arazoak detektatu eta konpontzeko. Hala, hobeto zainduko duzu informazio garrantzitsu eta delikatua, esaterako, datuak edo jabetza intelektuala. Eta zure enpresaren komunikazioak kontrolatuko dituzu segurtasun gailuekin

Gainera, zibererasoak saihestuko dituzu eta zure negozioaren lehiakortasunari eutsiko diozu gero eta digitalagoa den mundu batean.

Hona hemen zure enpresaren segurtasuna nabarmen hobetu dezaketen proiektu batzuk:

  • Zure IT/OT ingurunearen segurtasuna indartu babes-sistemak integratuz. Horrek aukera emango dizu zure enpresako informazio- eta operazio-sistemen babesa hobetzeko, zibererasoak jasateko arriskua murriztuz.
  • Lantegiko ekipo industrialetarako urruneko sarbideak segurtatu mantenimendu-, kontrol- eta kudeaketa-lanak egiteko. Horrela bermatzen da ekipo industrialen eta jasotzen duten informazioaren babesa, kanpoko erasoak jasateko arriskua murriztuz.
  • Kanpoko erasoak simulatu eta konpainiaren datuetarako sarbide-maila desberdinak dituzten profilak ikuskatu. Horren bitartez ebaluatu daiteke enpresa batek eraso bati erantzuteko duen gaitasuna, eta informazioaren babesa hobetzen da.
  • Produkzio-lantegietako software industrialaren segurtasuna ebaluatu eta hobetu. Horrek aukera ematen du produkzio-prozesuen segurtasuna hobetu eta informazio garrantzitsua babesteko.
  • Egungo egoera diagnostikatu eta zibersegurtasuna hobetzeko ekintza-plan bat egin. Horrek aukera ematen dio enpresari zer hobetu identifikatzeko, eta estrategiak garatu ditzake bere aktibo kritikoak babesteko.
  • Zibersegurtasun industrialeko estandarrak eta araudiak bete. Horrela bermatzen da enpresak betetzen dituela bere sistemak eta informazioa babesteko eskakizun legal eta teknikoak.
  • Perimetroko segurtasun gailuak eta beste gailu industrial batzuk monitorizatu. Horrek aukera ematen dio enpresari mehatxu zibernetikoak detektatu eta azkar erantzuteko.
  • Negozioaren lehiakortasuna eta jasangarritasuna bermatu informazio estrategiko edo garrantzitsua babestuz. Horrek aukera ematen dio enpresari bere lehiakortasun-abantaila babesteko eta galera ekonomikoen arriskua murrizteko.
  • Eraso-mota desberdinekiko arriskua eta ahultasuna murriztu, zibersegurtasun-maila esanguratsuki hobetzen duten beste proiektu batzuk inplementatuz. Horrek aukera ematen dio enpresari bere aktibo kritikoak babesteko eta zibererasoak jasateko arriskua murrizteko.
  • Langileak zibersegurtasunaren inguruan kontzientziatzeko ekimenak. Horrek aukera ematen dio enpresari sistemen eta informazioaren babesean trebatutako plantilla kontziente bat izateko.
  • DPZak erreplikatu zibererasoetarako Disaster Recovery kontingentzia-plan bat garatzeko eta enpresaren jarraipena bermatzeko.

Zibersegurtasun industrialeko 1.200dik gora proiektu

Enpresa askok zibersegurtasuna hobetu nahi dute euren negozioetan, batik bat une honetan inoiz baino jende gehiago ari delako etxetik lanean. Hori dela eta, enpresak orain ahulagoak dira, eta hacker-ek errazago eraso ditzakete

2018az geroztik, Euskadiko industriaren segurtasuna hobetzea helburu duten 1.200dik gora proiektu babestu dira. Proiektu horietatik gehienak azken urteetan abiarazi dira, Covid-ak eragindako krisiaren ostean, eta hemendik aurrera ere ugaritzen jarraituko dutela espero da.

Zehazki, 2022an 359 eskaera aurkeztu ziren, eta 348 onartu.

Ikusirik programaren azken deialdietan izan den eskaera handia, erabaki dugu 2023an 3,5 milioi euroko hasierako aurrekontua mantentzea. Aurreikuspenen arabera, 330 eskaera inguru babestuko ditugu 8.000 eta 11.000 € bitarteko batez besteko dirulaguntzekin.

Nola hasi hobetzen zure enpresaren segurtasun informatikoa

Zure enpresa industri arloko enpresa bat edo produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzu arloko enpresa bat bada eta gutxienez jarduera zentro bat baduzu Euskadin, dagoeneko eska dezakezu laguntza hau. Nahikoa duzu dokumentazio hau aurkeztea:

  • Enpresaren jarduera eta egungo egoera, teknologiari dagokionez.
  • Detektatutako arazoa / premia. Proiektuaren helburuak.
  • Egin beharreko ingeniaritza eta aholkularitzako lanen, produktuaren/zerbitzuaren nahiz proiektuan sortuko diren dokumentuen azalpena.
  • Diru-laguntza jasoko duen proiektuaren bidez egingo diren hardware eta software inbertsioen azalpena. Argitu proiektuarekin duen lotura eta zergatik den beharrezkoa.
  • Ezarriko den EIKT konponbidearen azterketa sakona. Proiektuan erabiliko diren teknologiak.
  • Aurrekontu banakatua, bere baitan hartuko dituena aholkularitza edo/eta ingeniaritzako kostuak, sistemaren lizentziak, mantenimendua eta hardwarea, hala badagokio.
  • Egin behar den zeregin bakoitzarentzat balioetsitako ordu kopurua.
  • Proiektua gauzatzeko egutegia.
  • Lege-ordezkariaren notario-ahalordearen kopia. Onuraduna langile autonomoa bada, Foru Aldundiaren edo Udaleko Ogasun Sailaren A20 ziurtagiri eguneratua, jarduera ekonomikoa egiaztatuko duena.
  • Erakunde onuradunaren IFZ.
  • Proiektuaren eskaintza teknikoa eta ekonomikoa.
  • Enpresaren “negozio-plana”, enpresa laguntza-eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan eratua izan bada.

Gogoan izan proiektuan beti egon behar dela aholkularitza edo/eta ingeniaritzako lanen bat. Ez dira onartuko Hardwarea eta Software lizentziak erostera mugatzen diren proiektuak

Funtsean, industri arloko enpresa bat edo industriarako zerbitzuak ematen dituen enpresa bat baduzu Euskadin, ezin diezu muzin egin eraso zibernetikoen arriskuei. Eskura duzu Zibersegurtasun Industrialeko laguntza, zure datuen segurtasun informatikoa bermatzeko eta zure negozioa babesteko. Beraz, ez izan dudarik, aurkeztu zure eskaera eta aprobetxatu aukera hau ekintza-plan pertsonalizatu bat izateko eta zibersegurtasun arloan espezializatutako hornitzaileen laguntza eskuratzeko. Babestu zure negozioa gaur bertan!