Ingurumen klausulak txertatzeari buruzko jarraibidea

0

Gobernu Kontseiluaren erabaki bidez, 1/2023 jarraibidea onartu zen, 2023ko martxoaren 7koa, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren, erakundeen eta sektore publikoko gainerako erakundeen erosketan eta kontratazioan ingurumen klausulak txertatzeari buruzkoa.

Jarraibidea aipatutako Ekonomia eta Ogasun Sailak eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak elkarlanean egin dute, Ihobe sozietate publikoaren bidez; izan ere, Ihobek idazkaritza teknikoarekin lotutako lanak egin ditu 2030rako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programan. Jarraibide honekin, Ekonomia eta Ogasun Sailak Eusko Jaurlaritzako sail guztiei eta elkartutako erakundeei eskatu die produktu, zerbitzu eta obren 31 kategoriatako lizitazioetan gutxieneko ingurumen irizpideak txertatzeko.

Jarraibideak, 31 kategoria hauetako bakoitzerako, lizitazio guztietan prozedura irekiaren eta prozedura ireki sinplifikatuaren bidez txertatu beharreko ingurumen irizpideak zein izan behar diren zehazten du, eta administrazio klausulen eta baldintza tekniko berezien agirietan txertatu beharreko ingurumen klausulak ezartzen ditu; zehazki, honako hauen definizioan: kontratuaren xedea, kaudimen irizpideak, baldintza teknikoak, esleipen irizpideak eta/edo gauzatzeko baldintza bereziak.

Aholku Batzordearen instrukzioetara sarbidea