Uba Aterpetxeak gizarte enplegu proiektu berritzailea garatuko du

0
PRUEBA

Donostia Sustapenak bultzatua eta kudeatua, Uba aterpetxea 2012an sortu zen, zerbitzu lehiakorrak eskaintzen dituzten ostatu ekonomikoen bila dabiltzan bisitarientzat. 2023. urtean, espazioa eraldatzea planteatu da, eragin sozial bereizgarria izango duen enplegu proiektu berritzaile eta integral bati babesa ematearren.

Marisol Garmendia Ekonomiaren Garapen eta Enpleguko zinegotziaren esanetan, «proiektu berritzaile hau UBA aterpetxean garatzeak eragin handia izango du gizartean, merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten kolektiboen artean enplegua sustatzeko eta lan merkatuarekin konektatzeko gune bilakatuko baita. Prestakuntzaren bidez enplegu ibilbideak garatzea eta pertsona horiei kalitatezko enpleguak lortzea ahalbidetuko dieten lan gaitasunak garatzea izango ditu helburu proiektuak”.

Beste alde batetik, enplegua lortzeko zailtasunak dituzten kolektiboak gizarteratu eta laneratzeko erronka du Donostiak. 45 urtetik gorako langabeen bolumena handia da (otsaileko 7.094 langabeen % 58,5), eta pandemiaren ondorioz, kasu askotan, haien lan egoera kronifikatu egin da. Genero arrakala handia ere hauteman da: langabetuen artean emakumeak gizonak baino ia mila gehiago dira.

Gaur egungo egoeraren aurrean, Donostia Sustapenak Aterpetze/Eskola proiektu berri bat garatzeko aukera zegoela ikusi du, lan merkatuan sartzeko zailtasun handiak dituzten langabetuek sektore tradizionaletan gehien eskatzen diren lanbide profiletako batzuetan trebatzeko eta prestatzeko aukera izan dezaten.