Donostiako Udalak ateak irekiko dizkie herritarrei apirilaren 14tik 16ra

0

Donostiako Udalak Ate Irekien Jardunaldiak antolatuko ditu apirilaren 14, 15 eta 16an, erakundea herritarrei hurbiltzeko eta hiriko eraikinik enblematiko eta maitatuenetako bati balioa emateko.

Donostiarrek modu librean bisitatu ahal izango dituzte udaletxeko bulego nagusietako batzuk, eta, aldi berean, doako bisita gidatuetan parte hartu ahal izango dute, ezarritako orduetan. Bisitariek gelak ikusteko aukera izango dute, hala nola OUdalbatza Aretoa, eskalinata nagudia, Harrera Gela, Gobernu Batzordearen aretoa eta Prentsa Aretoa.

Eraikina bisitatzeko sarrera Alderdi Ederreko erdiko eskaileretatik egingo da, eta ordutegia honako hau da:

  • Apirilak 14: 16:00etatik 20:00etara
  • Apirilak 15 eta 16: 11:30etik 14:00etara / 16:00etatik 20:00etara

 

Bisita gidatuak

Gidari batekin Ate Irekien jardunaldian parte hartu nahi duten herritarrek edo bisitariek apirilaren 12ra arte eman dezakete izena 010 telefonoan edo presentzialki Udalinfoko bulegoetan. Taldeek gehienez 25 pertsona izango dituzte.

Udalaren historia azalduko duten bisita gidatuetarako aurreikusitako ordutegiak honako hauek dira:

  • Apirilaren 14an:
    16:00 Euskaraz
    17:00 Gaztelania
  • Apirilak 15 eta 16:
    11:30 Euskaraz
    12:30 Gaztelania
    16:00 Euskaraz
    17:00 Gaztelania

2023/03/29-an argitaratua