Udalak isunak eta ordainagiriak online ordaintzeko plataforma berri bat ezarri du

0
xr:d:DAFekvSogjg:9,j:1751254286,t:23032910

Donostiako Udalak Nire ordainketa online ordainketa sistema berria bere webgunean ezarri du, isun eta helbideratu gabeko ordainagiriak azkar eta erraz ordaintzeko aukera emango duena.

Juan Ramón Viles Gobernantzako zinegotziak nabarmendu duenez, funtzionalitate berri hori administrazioaren digitalizazio planteamenduaren barruan inplementatzen da, eta herritarrei edozein unetan eta edozein tokitatik izapide ohikoenak egiteko aukera ematen die.

Nire ordainketa pasabideak bi aukera berri eskaintzen dizkie donostiarrei ordainketak egin ahal izateko, ohikoez gain (finantza erakundeak edo txartelak):

Azken aplikazio hori diruzorro birtual bat da, ordainagirien QR kodea edo barra kodea mugikor batekin irakurri ondoren ordaintzeko aukera ematen duena. App-a Android zein IOS duten telefonoetan instala daiteke, eta erabiltzaileak erregistratu eta txartel bat lotu behar du. Hortik aurrera, aplikazio beretik egin daitezke ordainketak, txartela berriro erabili beharrik gabe.

 

Nire ordainketa

Ordainketen pasabide berri hau Eusko Jaurlaritzak garatu du, eta dagoeneko hainbat euskal administrazioetan erabiltzen ari da.

Otsailean Udalean 2.130 eragiketa egin dira sistema berri honen bidez. Ordainketa horien % 45 txartelarekin egin dira, beste % 45 bankuen bidez eta % 10 Bizum bidez.

Gogorarazi behar da etxean jasotako ordainagiriak edo isunak galduz gero, herritarrek edozein unetan lor ditzaketela kopiak autotramitazio makinetan. Kopiak atera ahal izateko, nortasun agiria baino ez dute behar.

B@KQ online izapidetzea/

B@KQ administrazio publikoarekin izapideak egiteko gehien erabiltzen den ziurtagiri digitaletako bat da. Orain arte ziurtagiri hori aurrez aurre eskatu behar bazen ere, aurrerantzean online ere egin ahal izango da Izenperen webgunearen bidez.

Horretarako, eskatzailea bideokonferentzia bidez identifikatzeko prozesu bat egingo da; eskatzaileak mugikor bat izan beharko du, eta haren kamerara eta mikrofonora sartzen utzi beharko du. Identifikazio prozesuan, grabatuko dena, eskatzaileak bere nortasun agiria erakutsi eta keinu fisikoren bat egin beharko du.

2023/03/29-an argitaratua