#HurtadoTopaketa ekimenaren barruan, Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak herritarren 20 galdera bozkatuenei erantzungo die

0

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, herritarrek Irekiaren webgunetik egin dizkioten galderei erantzun die, gaur arratsaldean, #HurtadoTopaketa ekimenaren barruan. Ekimen honen prozedurari jarraituz, galderak 2023ko otsailaren 28tik martxoaren 13ra bitartean egin ziren.

Herritarrek kezka sortzen dieten gaien inguruko galderak planteatu dituzte, jarduera publikoari eta Jaurlaritzari lotutakoak, eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak erantzuna eman die 20 galdera bozkatuenei. Turismoa, merkataritza eta kontsumoa izan dira elkarrizketaren ardatza.

Topaketa hau Gobernu Irekiaren taldeak sustatutako ekimena da, eta helburu du euskal herritarren eta Eusko Jaurlaritzako kideen arteko parte-hartzea eta interakzioa sustatzea.