Visesak AVS accesita jaso du «alokairu-erregimeneko gizarte-laguntzako etxebizitza publikoaren parkearen bizi-ziklo osoan elektrifikazio berriztagarriaren bitartez jasangarritasuna hobetzea» proposamenarengatik

0

Edizio honetan, Visesa, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren sozietate publikoa, “garapen jasangarrirako helburuak aplikatzeko jardunbide ona” kategoriaren barruan saritua izan da, “alokairu-erregimeneko gizarte-laguntzako etxebizitza publikoaren parkearen bizi-ziklo osoan elektrifikazio berriztagarriaren bitartez jasangarritasuna hobetzea” hautagaitzari esker.

Proposamen irabazleak “guztia elektrikoa” eredu berria definitzearen bidez bere sustapenak eraldatzeko asmoz Visesak egin duen bidea laburbiltzen du.

Eredu-aldaketa hori 2021-2023rako Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitzaren Gida Planaren (EGP) gidalerroetan sartzen da, eta 2022-2036rako Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala betetzen laguntzen du, zeinetan Visesa atxikita baitago.

Ikuspegi horren bidez, alokairu-erregimeneko gizarte-laguntzako etxebizitza publiko kalitatezkoa eta eskuragarria lortu nahi da, onuradunen beharrei erantzuteko. Horrez gain, energia-eraginkortasun handiagoa eta ingurumen-inpaktu txikiagoa ere lortu nahi dira, in situ ekoizten diren energia berriztagarriak erabilita.

Paradigma-aldaketa hori eraikinaren bizi-ziklo osoaren ikuspegian oinarritzen da, eta eragin garrantzitsuak ditu eraikuntza- eta kostu-mailan, baita arlo sozioekonomikoan eta ingurumenaren arloan ere; izan ere, horri esker, eraikin jasangarriagoak, eraginkorragoak eta erresilienteagoak egiten dira.