Ansio eta Lasesarreko bi proiektuen ondorioz, aparkatzeko 50 toki baino gehiago sortuko dira hirian

0

Aparkatzea da kezka handia eragiten duen gauzetako bat.  Hori dela eta, Udalak maiz aztertzen ditu espazioa optimizatu eta aparkatzeko tokiak ugaritzeko aukerak.  Eta hori da, hain zuzen ere, gaur goizean alkate Amaia del Campok  aurkeztu dituen bi proiektuekin gertatuko dena, Ansion eta Lasesarren aparkatzeko aukerak hobetuko baitituzte.  Guztira, beste 50 toki baino gehiago sortuko dira, 90.000 euroko inbertsioa eginez.

Bi aldetan egingo dira jarduketak. Garrantzitsuena, La Punta ibarrean, Lasesarreko kiroldegirako sarreran.  Alde horretako espaloi biak oso zabalak dira, eta ibilgailuak kiroldegira sartzeko zonalde bat dauka. Hor sartuko dira 44 tokiak, oinezkoentzako espaloiak bi metrora estutu ondoren. Horrela, ezkerreko aldean 44 toki sortuko dira, baterian.

Bigarren jarduketa, Ansio kalean egingo da, 1 eta 3 atarien bitartean. Jarduketa honetan, espaloiak aldatuko dituzte, lerroan dauden tokiak baterian jartzeko.  Horrela, oraingo 11 tokien ordez 18 izango dira, baterian, orain baino zazpi gehiago, alegia.
«Badakigu auzotar asko autoz mugitzen dela, eta hirien garapenaren karietara, gero eta zailagoa dela aparkatzea, oindezkoek protagonismoa hartuz doazen neurrian. Horregatik ari gara autoetarako espazioak optimizatzen, toki berriak sortzeko aukera dagoen lekuetan», esan du alkateak. Datozen asteotan hasiko dira lanak, eta bi hileko epea daukate burutzeko.