Delituak % 12,6 gehitu ziren iaz Barakaldon, datu ofizialen arabera

0

2022ko urtarriletik abendura 5.447 arau-hauste penal erregistratu ziren Barakaldon, hau da, aurreko urtean baino % 12,6 gehiago, Barne Ministerioak argitaratutako datu ofizialen arabera. Datu horien artean daude polizia-kidego guztien jarduerak: Udaltzaingoa, Ertzaintza, Guardia Zibila, Polizia Nazionala…

Igoera hori EAEko beste udalerri batzuetakoa baino pixka bat txikiagoa bada ere (ehunekotan, Bilbon baino % 25,5 eta Euskadiko batez bestekoa baino 8,4 puntu gutxiago), Herritarren Segurtasunerako eta Babes Zibilerako zinegotzi Angel Madrazok ez dio garrantzirik kendu nahi izan. Madrazoren ustez, udalerrian delitu bakarra gertatzea kezkagarria da.

Zinegotziak gogorarazi du Udaltzaingoak 31 plaza huts dituela gaur egun, eta beharrezkoa dela langile gehiago izatea, orain arte eskatu bezala, auzo guztietan Udaltzaingoaren presentzia egonkorra hobetzeko.

Zinegotziak, bestalde, Herritarren Segurtasunerako eta Babes Zibilerako arloak agenteei (ibilgailuak, babes-ekipoak…) baliabide materialak emateko egindako ahalegina nabarmendu du. Guztira, 2,91 milioi euro bideratu dira arloaren aurrekontu arruntetik kanpo.

Tipologiaren arabera, iaz bereziki hazi ziren droga-trafikoarekin lotutako delituak (2021ean baino % 57,1 gehiago) eta liskar iskanbilatsuekin eta lesioekin lotutakoak ( % 41). Hala ere, gorakada esanguratsuak gertatu ziren indarkeriaz edo larderiaz egindako lapurretetan ( % 33,9), ebasketetan ( % 20) eta ziberdelituetan ( % 15,3).

Herritarren Segurtasunerako eta Babes Zibilerako zinegotziak gogorarazi du, gainera, Udaltzaingoaren eta bizilagunen jardunari esker delitu ugari egitea saihestu dela. Adibidez, auzokideen lankidetzari esker, lonja asko okupatzea saihestu da. Prebentzio neurri batzuk hartuz eta Poliziari azkar deituz, arau-hauste penalak murriztea ere lortu genuen, azpimarratu du Madrazok.

DATOS DE CRIMINALIDAD EN BARAKALDO    Variación
2021/2022
Infracciones penales en 2022
I. CRIMINALIDAD CONVENCIONAL 12,1 4.582
1. Homicidios dolosos y asesinatos consumados 100,0 2
2. Homicidios dolosos y asesinatos en grado tentativa 0,0 3
3. Delitos graves y menos graves de lesiones y riña tumultuaria 41,0 55
4. Secuestro 0,0 0
5. Delitos contra la libertad sexual -16,7 35
5.1.-Agresión sexual con penetración -63,6 4
5.2.-Resto de delitos contra la libertad sexual 0,0 31
6. Robos con violencia e intimidación 33,9 327
7. Robos con fuerza en domicilios, establecimientos y otras instalaciones -33,8 233
8. Hurtos -30,7 1.639
9. Sustracciones de vehículos 20,0 54
10. Tráfico de drogas 3,8 22
11. Resto de criminalidad convencional 57,1 2.299
II. CIBERCRIMINALIDAD (infracciones penales cometidas en/por medio ciber) 16,9 865
12.-Estafas informáticas 12,9 770
13.-Otros ciberdelitos 39,7 95
III. TOTAL INFRACCIONES PENALES 12,6 5.447