Euskadiko trafikoan Itzulia Basque Country 2023 probak izango dituen eraginak

0
  • Lasterketa apirilaren 3tik 8ra bitartean egingo da Gasteiz eta Eibar artean
  • Euskal Polizia arduratuko da txirrindulari-proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboaz

Itzulia 23, 62. edizioa, Gasteiztik abiatuko da gaur eta amaituko da Eibarren hilaren 8an. Eusko Jaurlaritzak koordinatuko du txirrindulari-proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboa, eta Ertzaintzako 260 agentek (trafiko-unitateek, Brigada Mugikorrak, Zaintza eta Erreskate Unitateak eta ertzain-etxeetako agenteek) parte hartuko dute eraginpeko udalerrietako udaltzainekin batera.

Itzulia Basque Country 2023 probari buruzko informazio guztia web-orrien, aplikazioen eta Twitter kontu ofizialen bidez hedatuko da. Gainera, herritarrek Eusko Jaurlaritzaren telefono-zenbaki bat, 011, erabil dezakete eguneko 24 orduetan trafikoari buruzko informazioa jasotzeko, bai eta www.trafikoa.euskadi.eus webgunea, @TrafikoaEJGV Twitter kontua edo TrafikoaEJGV aplikazioa ere. Era berean, Euskadiko errepide-sarean kokatuta dauden mezu aldakorreko panelen bidez ere emango da trafikoko eraginen eta murrizketen berri.

ERAGINAK TRAFIKOAN

ASTELEHENA, APIRILAK 3: 1. ETAPA – GASTEIZ-BASTIDA

Etaparen kilometroak guztira: 165,40 km.

Gasteiztik abiatuko den lehenengo etapa hau herri hauetatik igaroko da: Maeztu, Bernedo, Eltziego, Mañueta, Guardia eta amaiera Bastidan.

Eraginak:

  • A-3110, Erentxunen itxiko da, Aguraingo noranzkoan.
  • A-132, Maeztun itxiko da 14:00ak eta 14:30 artean, gutxi gorabehera.
  • N-124, Errioxako muga baino lehentxeago itxiko da Logroñorako noranzkoan 15:00etan, gutxi gorabehera; itxita egongo den denbora lasterketaren garapenaren araberakoa da, baina 30 minutu izatea aurreikusten da.
  • N-232A, Guardian itxiko da 16:00ak eta 16:40 bitartean, gutxi gorabehera.

Eraginak Bastidan: Etapa amaierako helmuga muntatzeko.

A-124, 08:00etatik 11:00etara eta 18:00etatik 20:00etara itxiko da (AP-68ko mezu aldakorren paneletan jakinaraziko da). Desbideratzeak:

  • LR-124 eta A-124 errepideetako trafikoa, San Vicente de la Sonsierratik Bastidara doana, A-3202 errepidera (Haro-Urizaharra) desbideratuko da.
  • Briñastik iristen den trafikoa Harora desbideratuko da.
  • Harotik Bastida aldera doan trafikoa A-3202 errepidera itzuliko da.

Bastidako Zeharbidean, 11:00etatik 16:00etara, trafikoa txandaka bideratuko da semaforoen bidez.

ASTEAZKENA, APIRILAK 5: 3. ETAPA – ERRENTERIA-AMASA VILLABONA

* Ibilbidean egin daitezkeen aldaketak onartzeko zain

OSTEGUNA, APIRILAK 6: 4. ETAPA – SANTURTZI-SANTURTZI

Etaparen kilometroak guztira: 175,70 km.

Eraginak:

  • BI-3651 errepidean, Kastresana eta Sodupe artean, 13:15 aldera auto-ilara batzuk sor litezke, eta BI-636 errepideko (Kadaguako Korridorea) irteeretan izan dezakete eragina.
  • Eraginik handienak 15:45etik aurrera espero dira, une horretan lasterketa Muskizen sartuko da, eta BI-734 errepidean barrena Carreras eta Nocedaletik igaroko da Santurtzi, Zierbena, Arena hondartza eta Pobeña aldera; handik BI-734 errepidera itzuliko da Muskizera arte, eta berriz ere BI-2701 errepidea hartu eta Zugaiztietara igoko da, eta handik Trapagaranera, BI-3755 errepidetik jaitsi ondoren, hortik Portugaleterantz joko du, etapa Santurtzin amaitzeko.

Bide lasterretako zirkulazioa Bizkaiko Foru Aldundiko Metropoli Ataleko pertsonalak moztuko du:

  • A-8, 130. IRTEERA SANTURTZI-ORTUELLA DONOSTIARAKO NORANZKOA

15:15 eta 16:45 bitartean itxiko da, gutxi gorabehera, trafikoa Santurtzira irtetea eragozteko, eta irekita egongo da Bilbo-Donostia noranzkoko zirkulazioa.

  • A-8 138. IRTEERA EL HAYA – KOBARON KANTABRIARAKO NORANZKOA

15:30 eta 17:00ak bitartean itxiko da, gutxi gorabehera, trafikoa El Haya-Kobaron aldera irtetea eragozteko, eta irekita egongo da Kantabriarako noranzkoko zirkulazioa.

  • A-8, 127A IRTEERA PORTUGALETE-SESTAO ETA 127B ORTUELLA-TRAPAGARAN KANTABRIARAKO NORANZKOA

16:15 eta 17:30 bitartean itxiko da, gutxi gorabehera, trafikoa aipatutako erreietatik irtetea eragozteko, eta libre egongo da Santurtzi Erdialdekoa. Zirkulazioaren hirugarren eten hori Metropoli Hegoaldeko Saihesbideko mezu aldakorren paneletan jakinaraziko da.

Aldi berean zirkulazioa etengo da eta arautuko da leku hauetan:

  • N-644 errepidetik Santurtzirako irteera, 15:30 eta 16:15 bitartean.
  • A-8 136. irteera Arena, Pobeña eta Muskiz aldera, 15:45 eta 16:30 bitartean.
  • A-8, 127. irteera Portugalete, Sestao, Ortuella eta Trapagaran aldera Bilborako noranzkoan, 16:30 eta 17:15 bitartean.

OSTIRALA, APIRILAK 7: 5. ETAPA – ZORNOTZA-ZORNOTZA

* Ibilbidean egin daitezkeen aldaketak onartzeko zain

LARUNBATA, APIRILAK 8: 6. ETAPA – EIBAR-EIBAR

Etaparen kilometroak guztira: 137,80 km.

Etapa Eibarren hasi eta bukatuko da, eta herri hauetatik igaroko da: Elgoibar, Azkoitia, Bergara, Markina eta Ermua, Eibarren bukatzeko.

Eraginak:

  • AP-8, 71. irteera (Eibar), bi noranzkoetan. Auto-ilarak sor daitezke 13:35etik 14:25era eta 15:15etik 17:30era bitartean.
  • AP-8, 64. irteera (Elgoibar), bi noranzkoetan. Auto-ilarak sor daitezke 13:40etik 14:30era bitartean.
  • N-634, 49. KP Bilbo. Erabat itxiko da 13:50etik 14:40era bitartean.
  • GI-2634, 33,5. KP Azkoitia. Erabat itxiko da 14:15etik 15:00etara bitartean.
  • GI-631, 20,5. KP Azkoitia. Erabat itxiko da 14:25etik 15:10era bitartean.

BALIABIDEAK

  • Ertzaintzak guztira 260 agente hedatuko ditu.
  • Lasterketari laguntzeko polizia-dispositiboa 45 agentek osatuko dute.
  • Horietako 37 Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako trafiko-unitateetako motor-gidariak izango dira, eta horiei lasterketako agintari-taldea eta komunikazio-taldea batuko zaizkie.
  • Proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboa ertzain-etxeekin eta udaltzaingoekin elkarlan estuan gauzatuko da.

GOMENDIOAK

Eusko Jaurlaritzak herritarrei dei egiten die garraio publikoa erabil dezaten, eta, gidatu behar izanez gero, ordezko ibilbideak erabil ditzaten, denboraz ibil daitezen eta Ertzaintzaren eta udaltzaingoen jarraibideei jaramon egin diezaieten.

Era berean, errepideen egoera kontsultatzea gomendatzen du 011 telefono-zenbakian, www.trafikoa.euskadi.eus webgunean, @TrafikoaEJGV Twiterreko kontuan edo TrafikoaEJGV APPan.