Donostiak LGTBI+ kolektiboaren aurkako gorabeheren lehen txostena egin du

0
PRUEBA

Donostiako Udaleko Berdintasuneko, Lankidetzako eta Eskubide Zibiletako zinegotzi Ane Oyarbidek txosten bat aurkeztu du gaur, 2021. eta 2022. urteetan hirian erregistratu ziren LGTBI+fobiaren gorabeherak jasotzen dituena aurreneko aldiz.

Datuak, besteak beste, iturri hauetatik bilduak dira: Udaltzaingoa, LGTBI+en Euskal Behatokia, Ertzaintza, Berdindu, Gehitu, Eraberean, Donostiako Udaleko Berdintasun Saila eta zenbait komunikabide.

Ane Oyarbidek azpimarratu duenez, «hirian egiten den lehen azterlan hau tresna baliagarria da LGTBI+ politiketan beste eragile eta kolektibo batzuekin batera aurrera egin ahal izateko. Eta baita dibertsitatearekin bizi eta aberasten den gizarte bati ekarpen bat egiteko ere; pertsona guztiak benetan berdin direla bizitzeko, gorroto-diskurtsorik gabe eta guztiek –duten sexu identitatea edo orientazioa dutela– aske eta beldurrik gabe erabili ahal izateko dituzten eskubide guztiak«.

Txostenak erakusten duenez, 19 salaketa erregistratu ziren 2021ean, eta 18 2022an; 37 bi urteetan.

Gainera, salaketen % 60,5 homofobiak dira; 23 salaketa guztira. Ondoren, transfobia dago, 10 salaketa; izandako guztien % 26,3.