Horrela lan egin dute Ertzaintzaren trafiko-unitateek Basque Country 2023 Itzulian

0
  • Ertzaintzako 260 agentek (45 trafiko-agente) segurtasun-dispositibo konplexu bat osatu dute, lehiaketa igaro den herrietako larrialdietako taldeekin eta udaltzaingoetako agenteekin koordinatuta

2023ko Basque Country Itzuliaren segurtasun-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako 260 agenteek gaur amaituko dituzte, Eibar inguruan 137,80 km-ko azken etaparekin, Euskadiko txirrindularitza-probaren prebentzio-, prestakuntza-, zaintza-, kontrol- eta laguntza-lanak, inolako gorabehera aipagarririk gabe.

Irudi horiek 45 trafiko-agenteen lanaren erakusgarri dira. Agente horiek, larrialdi-zerbitzuekin eta lehiaketa igarotzen den herrietako udaltzaingoekin koordinatuta, laguntza/eskolta lanak egin dituzte lehiaketan zehar.

OPERATIBOA

Jardunaldi bakoitzaren hasieran, eguneko operatiboan parte hartzen dutenek informazio-bilera bat egiten dute, prestaketa-briefing izenekoa, ibilbidea errepasatzeko eta lasterketaren martxari buruzko azken argibideak jasotzeko. Ondoren, etapa hasi baino bi ordu lehenago, gutxi gorabehera, irteera-puntura joaten dira beren posizioak ezartzeko eta lasterketa hasteko prest egoteko, eta, eguneko 3 lehiaketa-orduak igaro ondoren, agente bakoitza dagokion trafikoko lurralde-unitatearen oinarrira itzultzen da.