Jokin Bildarratz: «Etorkizuneko hezkuntza sistema eraikitzeko eta kohesio sozial handiagoa lortzeko lanean ari gara»

0

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak adierazpenak egin ditu gaur eguerdian Legebiltzarrean, Hezkuntza Sailak aurrera daraman matrikulazio prozesuari buruz. Bildarratzek gogorarazi du prozesu hori Legebiltzarrean 2022ko apirilaren 7an lortutako akordioak ezarritako printzipioetan oinarritzen dela, funts publikoekin finantzatutako zentro guztiek zaurgarritasunaren aurrean erantzukizun bera izan dezaten.

Nabarmendu duenez, Hezkuntza Sailean “etorkizuneko hezkuntza-sistema eraikitzeko lanean ari gara, denok kalteberatasuna bezalako gaiez ardura gaitezen eta gizarte-kohesio handiagoa lortzeko”. Familiei lasaitasun mezua bidali nahi izan die, eta zuhurtasuna eskatu ikastetxeei eta patronalei, gogora ekarriz familien % 94 inguruk lehen aukera gisa markatutako ikastetxean lortu duela tokia.