Elankidetzak emakumeen parte-hartze politikoa babestuko du El Salvadorko bost udalerrietan

0

Gobernu Kontseiluak, gaur, 3000.000 euroko dirulaguntza zuzena onartu du El Salvadorko Genero Berdintasunerako eta Emakumeen Ahalduntzerako Nazio Batuen Erakundearentzat (NBE Emakumeak). eLankidetza-Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailean dagoena, dirulaguntza bideratuko du emakume munizipalisten eta emakumeen erakundeen gaitasun eta eragin politikoak sendotzeko proiektu batetara.

eLankidetzak El Salvadorko NBE Emakumeen berdintasuna lortzeko lana babestu du 2012tik, bi laguntzaren bidez. Oraingo honetan, esku-hartzea Erdialdeko Amerikako herrialdeko bost udalerritan egingo da. Udalerri horietan emakumeen gaitasunak indartuko dira, herritarren artean genero-berdintasuna bultza dezaten. Gainera, aukeratutako tokiko emakumeen erakundeek haien parte-hartze herritarra areagotu dute eragin planen bidez, eta genero-ikuspegia duten udal-plangintzak eta aurrekontuak ezarriko dituzte.

Halaber, laguntzak aipatutako hiru arlo horietan formazioa jasotzea eta elkartrukeak bultzatuko ditu. Hala, berdintasunean adituak diren Euskadiko erakunde eta instituzioen parte-hartzea aurreikusten da, aurreko dirulaguntzetan izandako esperientzia-trukeei jarraipena eta sakontasun handiagoa emanez.