Izaskun Alberdi (OBEKinematics): Ekoizpena duen ingeniaritza bat gara, eta horri esker, guztiz garatutako proiektuak eskaintzen dizkiogu merkatuari”

0

Automozioa, etxetresna elektrikoak erosoagoak eta onuragarriak izatea da OBEKinematics-en helburu nagusia. Horretarako, Hettich taldeko kidea eta bi familia gipuzkoar zuzendutako enpresak funtsezko oinarri bezala hartu du berrikuntza. “Berrikuntza proposamenak lantzen ditugu eta bezeroari harritzeko moduko gauza zehatzak eskaintzen dizkiogu”, azaldu du Izaskun Alberdik, konpainiako Marketin eta Salmenta zuzendariak. 

Hainbat produktu-gamatan berrikuntza- eta ekoizpen-prozesuetan esperientzia izan ondoren, enpresak produktu eta zerbitzuen eskaintza dibertsifikatu du etxetresna elektrikoen eta automozioaren sektorera eta beste sektore berri batzuetara. Produktuak oinarritik garatzen ditu “ekoizpena duen ingeniaritza gara, eta, horri esker, guztiz garatutako produktuak eskaintzen dizkiogu merkatuari”’, nabarmendu du Alberdik.  

Horretarako, OBEKinematics-ek, mugimendu-sistema konplexu eta sendoak sortzeko, produktuen garapenean eta industrializazioan espezializatutako ingeniari talde bat du. Zinematikan oinarritutako soluzioak, adibidez, autoen eskularru-ontzietan edo erdiko beso-euskarrietan aplikatzen direnak, edo beheko saskia jasotzeko sistemak, enpresak patentatutako ´ComfortSwing´ osagarri jasotzaileari esker. 

Garapen horiek guztiak ingurumen-iraunkortasunarekin egiten dira beti, enpresaren oinarrietako bat den aldetik. Alberdik aitortu duenez “urte asko daramatzagu ingurumena errespetatzen, izan ere, EMAn erregistratu zen lehengo konpainia izan ginen 2003an. Gure helburua 2025erako karbono-aztarna 0 izatea da”. Jasangarritasunerako ekintzak ezartzen jarraitzen dute, hala nola eguzki-panelen intalazioa ekoizpenean dagoen elektrizitate-eskaeraren eremu bat betetzeko, eta autoen ordez ibilgailu hibridoak eta elektrikoak ezartzen ari dira. Ekoizpen-prozesuen digitalizazioa ere lantzen ari dira. 

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.