Donostiako Udaletxea ezagutzeko bisita gidatuetan izena emateko epea bihar amaituko da

0

Donostiako Udalak Ate Irekien Jardunaldiak antolatu ditu asteburu honetan (apirilaren 14, 15 eta 16an), erakundea herritarrei hurbiltzeko eta hiriko eraikinik enblematiko eta maitatuenetako baten balioa azpimarratzeko.

Donostiarrek Udaletxeko areto nagusietako batzuk bisitatu ahal izango dituzte, modu librean edo bisita gidatuen bidez. Bisita hauetan izena emateko epea bihar amaituko da, asteazkena, apirilaren 12a, eta 010 telefonora deituz edo Udalinforen bulegoetan egin daiteke.

Bisita gidatuetarako aurreikusitako ordutegiak, Udalaren historia azalduko dutenak, honako hauek dira:

  • Apirilaren 14a:
    16:00 Euskara
    17:00 Gaztelania
  • Apirilaren 15ean eta 16an:
    11:30 Euskaraz
    12:30 Gaztelania
    16:00 Euskaraz
    17:00 Gaztelania

Bisita librea
Bisitariek, gainera, libreki ikusi ahal izango dituzte areto desberdinal, hala nola Udalbatza Aretoa, eskalinata nagusia, Harrera Gela, Gobernu Batzarraren aretoa eta Prentsa Aretoa.

Eraikina bisitatzeko sarrera Alderdi Ederreko erdiko eskaileretatik egingo da, eta ordutegia honako hau da:

  • Apirilaren 14an: 16:00etatik 20:00etara
  • Apirilaren 15ean eta 16an: 11:30etik 14:00etara /16:00etatik 20:00etara