42 Lizardi sariaren aurkezpena

0

Yolanda Arrieta idazleak jaso zuen 41. Lizardi Saria, Modelo Aretoan gauzaturiko ekitaldian. Sari banaketaz gain, aurtengo edizioari hasiera emateko balio ere izan zuen asteburuko ekitaldiak.

Era honetan martxan da Lizardi Sariaren 42. edizioa. Urtero txandatuz joaten da haurrei eta gazteei zuzendutako literaturaren artean, eta aurtengo Lizardi Sariaren edizioan Gazte Literaturari zuzendua izango da.

Sariaren kopurua 5.500 euro dira eta sariak ez du atxikipenik izango. Saridunak lanarentzat argitaletxea eta ilustratzailea hitzartutakoan, Udalak 1.000 euro ere ordainduko dizkio ilustratzaileari liburuaren bikaintasuna bermatze aldera.

Sariketan parte hartzeko, ondorengo baldintzak beteko dituzte literatur obrek:

•    Gazteentzako eleberria, 13-17 urte arteko irakurleentzat.
•    Luzera: 55.000 karakteretik gorakoa.
•    Jatorriz euskaraz idatzia.
•    Obrak originalak, argitaragabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak izango dira.

Parte hartu nahi izanez gero, lanak bidaltzeko epea uztailaren 14an amaituko da eta epaia irailaren 29an jakinaraziko da. Sari emate eguna apirilaren 2an izango da Modelo Aretoan, Nazioarteko Haur eta Gazte Literatura egunarekin bat eginez.