Datuak Babesteko Euskal Agentziaren egitura organikoaren aldaketa

0
PRUEBA

DBEBren iragarki-oholean eta web orri honetan argitaratu dugu ondoko Ebazpena, 2023ko martxoaren 29koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariarena, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren egitura organikoa garatzeko Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariaren 2005eko azaroaren 28ko Ebazpena bigarren aldiz aldatzekoa.

Ordenamendu juridikotik Datuak Babesteko Agintaritzei fitxategien sorrera jakinarazteko betebeharra desagertu ondoren, ondoriorik gabe geratu dira Fitxategien Erregistro eta Auditoretza Unitatearen eginkizun asko. Alderdi horietako batzuk dira «erantzukizun proaktiboaren» kontzeptua eta kontzeptu horrek besteak beste datuak babesteko ordezkarien zereginean dauzkan ondorioak, eta arriskuen kudeaketa eta datuen babesaren gaineko eraginaren ebaluazioak helburu izatea. Aldaketa horien bidetik eginkizun berriak sortu dira, eta horiek Bulegoaren egitura organikoan agerrarazi behar dira.

Ebazpena