Etxebizitza Sailak nazioarteko lehiaketa bat ireki du, Europan 17 ekimenaren barruan, Eibarko fabrika zahar bat gazteentzako alokairuko zuzkidura-bizitoki bihurtzeko

0

Hainbat herrialdetako administrazio publikoek Europan 17 nazioarteko lehiaketarako jarritako erronketako bat da. 40 urtetik beherako arkitekturako gazte profesionalek parte har dezakete lehiaketa horretan.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak Europa osoko arkitektura-estudio gazteei egindako proposamenak – diziplina anitzeko taldeak izan daitezke – eraikina inguratzen duten espazio libreak berreskuratzeko beharra jorratzen du, horien artean gaur egun gutxiegi erabiltzen den alboko hegala bera.

Europan erakundetik datozen proiektuak garatzen eta eraikitzen dituen administrazio bakarrenetakoa da Eusko Jaurlaritza.

Informazio gehiago

REVIE