Etxebizitzan gizarteratzea hobetzeko dirulaguntzen deialdia argitaratu da

0

Nafarroako Gobernuak, Eskubide Sozialetako Departamentuaren bitartez, etxebizitza arloan gizarteratzea lortzeko lan egiten duten irabazi asmorik gabeko erakundeei zuzendutako dirulaguntzen deialdia argitaratu du NAOn.

Prozedura honek, Alokairurako eta Gizarteratzeko Etxebizitza edo VAIS izendatutako aurrekontu-partidatik datozen 250.000 euro bideratuko ditu.

Erakunde interesatuek, maiatzaren 5era arte aurkeztu ahal dituzte euren eskariak, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan edota bestela aurrez aurre Eskubide Sozialetako Departamentuaren Erregistroan, aurkezpen telematikoa eragotzi ahal duen funtzionamendu okerraren kasuan.

Deialdiak bi jarduketa modalitate xedatzen ditu eta horien garapena 2023an zehaztuko da. Horietako nagusiena, zeinetarako 221.546,7 euro bideratuko diren, Gizarteratzeko Etxebizitza programako alokairu modalitatean partaide diren gizarte esklusio egoeran dauden pertsonak gizarteratzeko laguntza profesionala barne duten proiektuetarako da. Kasu honetan, bildutako erakundeek azken hiru urtetan etxebizitza eskuratzeko gizarte laguntzako programak garatu izanaren esperientzia ziurtatu beharko dute, baita Gizarte Eskubideen Departamentuarekin lankidetza akordio bat sinatu izana ere.

Bigarren modalitatea ingurune zaurgarrietako gizarte-egoitza inklusiorako proiektuetara eta auzo-bizikidetzaren hobekuntzara bideratuta dago. Lan-ildo hau bi azpi-ekintzetan azpi-banatzen da: auzo babesgabeetako bizikidetza-arazoak atzemateko eta aztertzeko proiektuak, zeinetarako 10.000 euroko funtsa bat erreserbatzen den; hala nola ingurune hauetan gizarte esklusioa gerarazi eta arintzea lortzearen aldeko gizarte esku-hartzerako ekintzak, zeinetarako 18.453,3 euro bideratuko diren.