Euskadiko Partaidetzaren Berrikuntzaren Mapa osatzeko deialdia ireki da

0

Lehen ezarpen-fasean, honako alderdi hauek landuko dira nagusiki: hainbat eragilez osatutako sare baten oinarritutako komunitatea eratzea eta hainbat prospekzio-, esperimentazio- eta transferentzia-ekintzaren bidez balioa sortzea. Ildo horretan, 2023an eta 2024an hainbat deialdi jaulkiko dira, eta baita ere, parte hartzeko eta esperimentazioari laguntzeko hainbat gune irekiko dira.

Abian jartzen den lehenengo deialdia Euskadiko Partaidetzaren Berrikuntzaren Mapa da. Ekimen hau laborategiko prospekzio-zerbitzuen esparruan kokatzen da, eta bere helburua partaidetza berritzeko ezagutza eta gaitasun berriak garatzea ahalbidetuko duten praktikak eta joerak aurkitzea da.

Mapa hau partaidetzaren berrikuntza-gakoetan lan egiten edo diharduten duten hainbat ekimenek, sarek, prozesuk, erakundek eta tokiko ekintzek -eskala eta prestakuntza desberdinekoek- osatuko dute.

Zergatik beste mapa bat?

Direktorio honen helburua ekimen eta egiteko modu berritzaileak ikusaraztea eta balioestea da, bai edukiari dagokionez, bai egiteko moduei dagokienez.

Beste ekimen publiko eta herritar batzuetarako eredu eta inspirazio izan litezkeen eredu, metodologia eta praktika berritzaileak ezagutu eta ezagutarazi nahi ditugu.

Zer da berrikuntza?

Berritzaileak dira elementu berritzaileak dituzten, edo lehen ezagutzen ziren elementuen konbinazio berritzaile bat praktikan jartzen duten ekimenak, gure ingurune hurbilean aukeran dauden alternatibek baino balio handiagoa sortzen dutenak.

Proiektu eta ekimenek berrikuntzarako duten potentzialtasuna berrikuntzaren lau dimentsioen arabera baloratuko da:

  1. ZER-ean berritu: kontzeptualizazio (diseinu), inplementazio edo ebaluazio berritzaileak proposatzen ditu; premia edo eskaera baten ikuspegi holistikoa dakar; normalean lantzen ez den gai bati heltzen dio; beharrizan/betebehar juridiko-administratibo bati irtenbide eta/edo heltze berritzailea proposatzen du.
  2. NOLA-n berritu: metodologia, prozesu edo kanal berritzaile baten bidez heltzen dio herritarren parte-hartzeari; elkarlaneko harreman-esparru bat sortzen du erakundearen eta aurretik bazter zeuden herritarren artean.
  3. NORTZUK-etan berritu: oztopoak dituzten kolektiboen parte-hartzea bilatzen du; gaiaren inguruko begiraden aniztasuna bermatzen duten eragileak eta pertsonak biltzen ditu; talde eragile misto bat sortzea proposatzen du, non arduradun teknikoek eta politikoek eragile sozialekin eta herritarrekin batera parte hartzen duten.
  4. ZERTARAKO-n berritu: erakundearen barne-prozeduretan aldaketa eragiten du; adostasun zabalak bilatzen ditu aurretiazko gatazka legokeen lekuetan; komunitatearen autonomia eta autokudeaketarako gaitasuna errazten ditu; baliabideen banaketa eta prozesuen eraginkortasuna hobetzen ditu.

Lau dimentsiook zehaztuko dute proiektuaren berrikuntzarako ahala. Hala baina, horrek ez du esan nahi arlo horietan  guztietan berritu behar denik.

Nori zuzentzen zaio?

Deialdi hau ekimen, sare, prozesu, erakunde eta tokiko parte-hartze ekintza berritzaileak sustatzen dituen edozein toki-erakunderi zuzenduta dago. Erakundeak, Euskadiko administrazio publikoak, erakunde pribatuak edo herritarren ekimenak izan daitezke.

Nola parte hartu?

Zure ekimena inprimaki hau betez bidal dezakezu: _______________________

Eskatzen den informazioa honakoa da:

  1. Ekimenari buruzko oinarrizko informazioa: izena, lurraldea, gaia, erakunde sustatzailea, parte-hartzaileak.
  2. Proiektuaren deskribapena (gehienez 100 hitz).
  3. Testuingurua: jatorria eta zer beharrari erantzuten dion (gehienez 150 hitz).
  4. Garapena: helburuak, metodologia, ekintzak, jarraipena (gehienez 200 hitz).
  5. Eragina: emaitza objektiboak, eragina eta irismena (gehienez 200 hitz).

Gainera, proiektua irudikatzen duten bi irudi aurkeztu behar dira eskaerarekin batera.

Ekimenak hartzeko epea ekainaren 18 (e)ra artekoa da.

Informazioa jaso eta gero baloratuko dugu, eta zurekin harremanetan jarriko gara zalantzak argitzeko eta edukia osatzeko, ekimena argitaratu ahal izateko. Formularioaren bidez emandako informazioa proiektuaren fitxa baten arabera egokituko dugu, I-Laben webgunean eta sare sozialetan jasotzeko eta aurkezteko.

Bisitatu PARTAIDETZAREN BERRIKUNTZAREN MAPA eta hau osatzen duten proiektuak.

Euskadiko Partaidetzaren Berrikuntzaren Mapan parte hartu nahi duzu? BETE FORMULARIOA