Gobernuak dirulaguntza emango du giza eskubideen urraketei buruzko txostenak egiteko

0

Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuak, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 73.000 euroko laguntza-deialdi berri bat argitaratu du 2023rako, giza eskubideen arloan lan egiten duten ikerketa-zentro edo -institutuentzat eta erakundeentzat. Helburua da Nafarroan izandako giza eskubideen urraketei buruzko txostenak egitea eta zabaltzea finantzatzea.

Laguntzen deialdi honek, giza eskubideen hala nola horien balizko urraketen gaineko aplikazioaren ebaluaketa-txostenak zorroztasunez prestatzea ahalbidetuko du, 1984ko Giza Eskubideen Gutunean definitutako esparruetako edozeinetan eta bere ondorengo araudien garapenean. Hala ere, lehenetsi egingo dira terrorismoaren nahiz indarkeria politikoaren biktimak; pertsona migratzaile eta errefuxiatuak; egiturazko desberdintasun sozial eta ekonomikoa; gizon-emakumeen arteko desberdintasuna, emakumeenganako indarkeria barne; LGTBI+fobia; desgaitasuna duten pertsonak, haurtzaroa edo ingurune seguru, garbi, osasuntsu eta jasangarri batean bizitzea bezalako gaiak lantzen dituzten proiektu haiek.

Arlo hauek lantzen dituzten ikerketa-zentro edo -institutu hala nola erakundeek euren eskaria aurkeztu ahal izango dute apirilaren 26ra arte. navarra.es atariko izapide fitxa baliatuz edo Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan egingo da.

Lanen emaitzak, bere garapena amaitzean, herritarren aurrean eta diru-laguntzaren xede diren txostenekin lotutako giza eskubideen aplikazioaren erakunde arduradunen aurrean aurkeztu beharko dira, toki, estatu, Europa edo nazioarteko mailan.

Deialdi honen bitartez, Nafarroan jazo ahal izan diren edo jazotzen ari diren edo Foru Erkidegotik kanpo pertsona nafarrak kaltetu ahal dituzten balizko urraketei buruzko informazioa eskuratu nahi da. Deialdia, 2021-2024 Nafarroako Bizikidetzaren I. Plan Estrategikoan barne hartutako ekintzetako bat da.