Bizikletak konpontzeko eta mantentzeko laguntzak eskatzeko epea bihar irekiko da Nafarroan

0

Bizikletak konpontzeko eta mantentzeko laguntzak eskatzeko epea bihar irekiko da, martxoaren 7ko 34/2023 Ebazpenean ezarritakoaren arabera. Dirulaguntza urriaren 2ra arte eskatu ahal izango da, eta gehienez 50 eurokoa izango da pertsona eta bizikleta bakoitzeko.

Konponketak, kanpainarekin atxikitako 32 tailer nafarretako batean eskatu eta burutuko dira, eta zerrenda hori webgunean kontsultatu ahal izango da, gaztelaniaz eta euskeraz. Bestalde, tailerrek, gehienez, lau hilabeteko epean egin beharko dituzte konponketak, horretarako epemuga urriak 31 izanik. Pertsona erabiltzaileek, euren eskaera-egoerari buruzko kontsulta telematikoki egin ahal izango dute. Eta nabarmentzekoa da aurreko kanpainetako pertsona onuradunek ezin izango dutela parte hartu edizio honetan.

Konponketen esparruan, balaztak, aurreko koadro eta urkila, errodamenduak, kateak, piñoiak, platerak, martxak aldatzeko gailuak, gurpil-azalak, ganberak, aulkia, zela eta bateria konponduko dira.

Mantentze-lanetan berriz, diruz lagundu ahal izango dira garbiketa eta koipeztaketa lanak; gurpilak erdiratzea eta erradioak doitzea edota ordeztea; balazten doikuntza, zapaten aldaketa eta heldulekuen doikuntza, pastillak, diskoak aldatzea eta purgatzea; abiadura-aldagailuak eta torlojuak; gurpil-azalak eta ganberak; transmisioa doitzea, zeinek bere baitan hartzen dituen lubrifikazioa eta garbiketa; beharrezko elementuak, alegia katea, piñoiak, polearen gurpilak eta/edo platerak, zirgak eta azalak ordeztea.

Gainera, ekipamenduen eta osagarrien instalazioarekin lotutako alderdiak barne hartzen dira, esaterako argiak, tinbrea eta lohi-babesak. Bestalde, diruz lagundu ahal izango dira haurrentzako aulkien erosketa eta instalazioa.