Ekonomia eta Ogasun Sailak, Ekonomia eta Europako Funtsen Sailburuordetzaren bitartez, informazio-jardunaldi batzuk hasiko ditu asteazken honetan eskualdeko garapen-agentzietan. Jardunaldi horietan, Next Generation-en – eta bere osagai nagusia den Berreskurapen eta Erresilientziarako Tresnaren – Europako funtsei buruzko informazioa emango zaie eskualde bakoitzeko ETEei, autonomoei eta udalei. Horrela, Iñaki Barredo Ekonomia eta Europako Funtsetako sailburuordea, Yurdana Burgoa Kabinete eta Koordinazioko burua eta Juan Alberdi Kohesio Politikako eta Europako Funtsetako zuzendaria arduratuko dira bertara joaten diren pertsonei Eusko Jaurlaritzak duen informazioa emateaz.
Horrela, aste honetako jardunaldia Durangaldea-Lea Artibain izango da, eta hiru lurraldeetan informazio-jardunaldien egutegi bati hasiera emango zaio, enpresa handiak, ETEak, profesionalak eta autonomoak Europako funtsei buruzko informazioa hurbiltzeko eta funts horietara sarbidea errazteko, beren proiektuak finantzatzeko aukera gisa aprobetxatu ahal izan ditzaten.
Ekimen horren helburua da Europako laguntza horiek Euskadiko produkzio-sarean sartzea eta Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren muinean jasotako eraldaketa ekonomikoa sustatzea. 2023. urtea funtsezkoa da euskal produkzio-sareko eragile guztiek Europako baliabideak erakartzeko, eta, beraz, informazioa eta prestakuntza ezinbestekotzat jotzen dira helburu hori lortzen laguntzeko.
Era berean, deialdi irekiak bertatik bertara ezagutzeko tresna digitalen berri emango da jardunaldi horietan, baita laguntzak eta dirulaguntzak jasotzeko aukera ere.
Hona hemen jardunaldien egutegia:
2023/4/19
Durangaldea-Lea Artibai
Tokia: Azterlan (Durango).
2023/4/27
Amurrio-Laudio
Lekua: Laudio Kasinoa
2023/4/28
Inguralde, Meatzaldea, Mungialdea, Ezkerraldea, Enkarterri
Tokia: BIC Bizkaia Ezkerraldea
2023/5/3
Bidasoa-Oarsoaldea
Lekua: Tknika – Errenteria
2023/5/5
Goieki, Uggasa eta Tolosaldea Garatzen
Lekua: Goieki