Foru Komunitateko 21 elikagai-enpresa Madrilen egingo den Gourmets Aretoan izango dira datorren osteguna arte

0

Hainbat elikagai-sektoretako 21 enpresa nafarrek hartuko dute parte apirilaren 20ra arte, osteguna, Madrilgo IFEMA erakustazokan egingo den Gourmets Azokaren 36. edizioan. 14 enpresa elkartuta joango dira Nafarroako Gobernuak finantzatutako eta INTIA enpresa publikoak kudeatutako standean, Nafarroa-Reyno Gourmet irudiaren pean, eta beste zazpiak banaka joango dira. Itziar Gómez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak areto irekian parte hartu du gaur goizean, eta Nafarroako enpresa parte-hartzaileak bisitatu ditu.