Barakaldoko Zamalanda parkeko obrak hasi ditu Bilbao Ría 2000ek

0
PRUEBA

Gaur hasi ditu BILBAO Ría 2000ek Zamalanda parkea eraikitzeko lanak, Barakaldoko Urban-Galindo eremuan.

Erriberako parke horretako obren 1. fasea urtarrilaren 30ean esleitu zitzaion Viuda de Sainz, S.L. – Perica Obras y Servicios, S.A. ABEEri, 7.042.915,36 €-tan, BEZa eta zergak kanpo, eta 18 hilabeteko egikaritze-epearekin.

Zamalanda-Itsasadarreko Parkeak Porturen dartsenaren eta Arrontegiko zubiaren arteko ibaiertzeko espazioa hartuko du.

Espazio berri horretan lorategi-eremuak, aire zabaleko jarduera-eremuak, bizikletaz gozatzeko, oinez edo patinetan ibiltzeko eremuak, itsasadarrera irekitako terrazak eta begiratokiak, hondartza berde bat, belardi naturalak, ur-jarduerak eta askoz gehiago konbinatuko dira.

Hirigintza- eta paisaia-balio handiko pieza da, eta Itsasadarra eta haren ertzak berroneratzen lagunduko du, herritarren jardueretarako erakargarri eta interesgarri bihurtuz, eta industria-jarduerak – kasu honetan, Bizkaiko Labe Garaiek – denbora luzez okupatutako eremu handiak hiri-erabileretarako berreskuratzea ahalbidetuko du.

Azken batean, parke honen asmoa Barakaldoko herritar guztiek erabiltzeko eta gozatzeko espazioa irekitzea da.  Hori guztia diseinu jasangarri eta eskuragarrienarekin, ingurumenarekin eta baliabideen erabilerarekin arduratsu eta mantentze erraz eta murriztuarekin.

Eremuaren guztizko azalera 10,7 hektareakoa da, eta horietatik 9,1 Zamalandari dagozkio.

Zamalanda izenak (euskaraz, kargategiaren zelaia) inguruko industria-iragana gogorarazten du, eremu horretan dagoen eta BILBAO Ría 2000ek 2002an berreraiki zuen mineral-kargategi zaharraren bidez adierazten eta zehazten dena. Parkearen izena eta ikusizko nortasunaren diseinua a_erre diseinatzaileen taldeak egin du.
Zamalandan egingo den ibilbideak izango dituen elementuen artean, hainbat panel jarriko dira, Barakaldo industrialaren eta bertako jendearen historiaren zati batetik ibilbide emozionala planteatzen dutenak. Mikel Alvira tokiko historialariak hartu du parte lan hori egiten, a_erre  diseinatzaile-taldearekin batera.

Parkearen proiektua Burgos & Garrido Arquitectos SLP enpresak eta Typsa Técnica y Proyectos SA ingeniaritzak – horretarako propio deitutako ideia-lehiaketaren irabazleak – egin dute.