Eusko Jaurlaritzak 341.600 euro bideratuko ditu jarduera fisikoaren arloan orientazio-zerbitzuak sortu eta mantentzeko, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren eta Europar Batasunaren Next Generation funtsen esparruan

0

Gobernu Kontseiluak 341.600,56 euroko dirulaguntzen deialdia onartu du gaur, 2023ko ekitaldian jarduera fisikoaren arloko orientazio zerbitzuak sortzeko eta mantentzeko. Gaur onartutako deialdia Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dago (Next Generation EU). Helburua jarduera fisikorik ezak eta sedentarismoak gizartean eragiten dituzten arazoei aurre egitea da.

Europar Batasunaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren helburuen artean zehazten da kirol-industria sustatzea herritarrak osasuntsu egoteko funtsezko elementua delako.

Informazio gehiago

EIES