Eusko Jaurlaritzak milioi bat euro bideratuko du Guggenheim Bilbao Museora artelanak erosteko

0

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak milioi bat euro inbertituko du 2023ko ekitaldian “Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporánea de Bilbao, S.L.” bitartez Guggenheim Bilbao Museoaren bildumarako funts artistikoak erosteko. Sozietate honen helburua, hain zuzen ere, era guztietako artelan eta sorkuntza artistikoak erosi eta ustiatzea da, baita erakusketak eta arte-erakusketak antolatzea ere.

Gaurko Gobernu Kontseiluan onartutako erabaki-proposamen honen bidez, Ekonomia eta Ogasun Sailak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2023ko aurrekontuan aurreikusita ez zegoen zuzkidura gehigarri baten eskaerari erantzuten dio. Horrela, Eusko Jaurlaritzak “Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporánea de Bilbao, S.L.”-ri egindako ekarpena 2023ko aurrekontuan ekarpen gehigarri hori jasota zuen Bizkaiko Foru Aldundiaren ekarpenarekin parekatzen da.

Diru partida berri horren bidez museoko funtsak handitu ahal izango dira, gizarteari egiten dioten ekarpena indartzeko.