Uxue Apaolaza idazlea dator Legazpira, «Bihurguneko nasa»liburuaren aitzakian

0
PRUEBA

Ostiralean apirilak 21ean izango da eta arratsaldeko 18:30ean. Apirilean Liburuaren Eguna ospatzen dugula eta gonbidatu dugu liburutegira.

Euskarazko irakurle taldearen baitan izango da. Oraingoan Uxue Apaolazaren idazlearen «Bihurguneko nasa» eleberria irakurrita eraman, eta haren gaineko solasaldia egingo dute idazlea bertan dela.

Legazpiko liburutegian 6. urtez jarraian abian dela euskarazko irakurle taldea. Miriam Luki kazetari eta idazleak egiten ditu gidari lanak.

Ostiraleko saiora, euskaraz irakurtzen duen legazpiar oro joan daiteke, edo irakurtzen hasteko intentziotan dabilena ere. Bide batez, irakurle taldeak nola funtzionatzen duen ikus dezake.

«Bihurguneko nasa» 2021ean argitaratu zuen Susak eta 2022ko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Euskarazko Literatura kategorian.

Idazle gipuzkoarra, kontakizun liburu indartsuarekin hurbilduko da gurera, normalean titularrekin zerikusirik ez duten pertsonak protagonista dituzten istorioen bilduma zintzoaz solastera.