Elkarrizketa Sozialerako Mahaiko Gizarte Politiketako lantaldeak Zainketen aldeko Herri Ituna bultzatu du Euskadin

0
Nerea Melgosak nabarmendu duenez, herritarrak zahartzen ari diren bitartean, zaintza-beharrak gora egingo du, eta horrektrantsizio-politikak ezartzera behartuko du, helburu partekatuak eta erakundeen artekokoordinazio eta lankidetza gorena eskatzendutenak, baina baita beste eragile batzuekinere, publikoak zein pribatuak

Vitoria-Gasteiz, 2023/04/19

Elkarrizketa Sozialerako Mahaia Lakuan bildu da gaur, eta Euskadin Zaintzaren aldeko Herri Itunabultzatzea erabaki du, Eusko JaurlaritzakoBerdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaksustatzen duen bezala.

Parte hartu duten sindikatuek, Euskadiko LangileKomisioak (CCOO) eta Euskadiko LangileenBatasun Orokorra (UGT); enpresaburuen elkarteenordezkariek, Confebasken bitartez; eta EuskoJaurlaritzak, Gizarte Politiketako lantaldeaElkarrizketa Sozialerako Mahaira batera aurkeztekoproposamena egitea erabaki dute. Lantalde horren buru Lide Amilibia izan da, Gizarte Politiketakosailburuordea eta akordio horren sustatzaile nagusia.

Dokumentu honen bidez, inplikatutako alderdiekkonpromisoa hartu dute kalitatezko zerbitzuen bidezzainketak behar dituzten pertsonen berariazko arretaetengabe hobetzeko oinarriak ezartzen laguntzeko, eta aintzat hartu dute badirela elementu batzuk, besteak beste, lanaren eta lan-harremanen arlokoberezko faktoreak, gero eta eraginkorragoa eta bidezkoagoa den esku hartzeko eredu bat sortzekomodu esanguratsuan eragin dezaketenak”.

Elkarrizketa Sozialerako Mahaia osatzen duteneragileek hausnarketarako eta baterako jarduerarakolehentasunezko lau ardatz identifikatzen dituzte:

1. Zaintza-lanen banaketa desberdina emakumeeneta gizonen artean.
2. Ordaindutako edo profesionalizatutako zaintza-lanari berariazko arreta ematea.
3. Zainketa-lana enpleguko eta hazkunde eta garapen ekonomikoko nitxo potentzialgarrantzitsua da epe labur, ertain eta luzera.
4. Hiruko elkarrizketa soziala ezin da eraldaketademografiko-sozialetik kanpo geratu, gero eta askotarikoagoa eta gero eta zaharragoa den gizarte honetan zainketa-eskaera gero eta handiagoa izateari erantzun egokia, efizienteaeta bidezkoa emateko.

Era horretako itun batek benetako ezagutza izan behar duela defendatzen dute eragileek, zainketenantolaketaren egungo egoera bizitzaren esparruguztietan modu zabalean jasoko duen azterketabaten bidez.

Aurrerapen erabakigarria

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak adierazidu oso akordio garrantzitsua dela. EuskadikoLangile Komisioak eta Euskadiko UGT sindikatuekConfebaskekin eta Eusko Jaurlaritzarekin gaurhartutako akordioa, bere hitzetan, aurrerapausoerabakigarria da Zaintzaren aldeko Herri Itunalortzeko bidean”.

Gure errealitate sozialak zainketena gai nagusiaizan dadin eskatzen digu, hori ukaezina da. Hurrengo hamarkadan baby boom-aren belaunaldiakdesgaitasunik gabeko bizi-itxaropena lortuko du. Gure herritarrak zahartzen ari dira eta zainketenbeharra areagotu egin da, azpimarratu du sailburuak.

Zainketen eredu mediterraneotik gatoz, zaintzarenardura familiei eta, azken finean, emakumeei ematendiena, eta sozialki bidezkoa eta iraunkorra ez dena, gogorarazi du Melgosak. Gure Gobernuarenapustua ongizatearen, lidergoaren eta erantzukizunpublikoaren eredu propio baterantz aurrera egiteada, beste sektoreekin lankidetzan. Zaintza eredupropioa izatea, hain zuzen ere”, erantsi du.

Ildo horretatik, gizarte-politiken buru den sailburuakazpimarratu du helburu partekatuak eta erakundeenarteko koordinazio eta lankidetza gorena eskatzenduten trantsizio-politikak gaitu behar dira, baina baita beste eragile batzuekin ere, publiko zein pribatuekin. Horregatik, Zaintzaren aldeko Herri Itun baten aldekoapustua egiten dugu”.

Melgosak azaldu duenez, biztanleriaren zahartzeaerrealitate bat da Euskadin. Eustat, EuskalEstatistika Erakundearen arabera, 2036an 65 urteedo gehiagoko biztanleria 163.200 pertsona inguruhanditu daiteke 2021eko datuekin alderatuta. Orduan, adin hori gainditzen dutenak biztanleriaosoaren herena izango dira, % 29,3. Gainera, 126.700 pertsonak gainditu dituzte 2036an 85 urteedo gehiagoko adina, hau da, biztanleria osoaren % 5,6.

Izan ere, Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoak2030eko hamarkadara begiratzen du, baby-boomaren belaunaldia ezintasunik gabeko bizi-itxaropenaren batez besteko adinera iristen denean, bizimodu independentearen eredura.

Informazio gehigarria