Enplegua finkatzeko prozesu berezietan merezimenduak alegatzeko epea ireki da

0

Gaur, 2023ko apirilaren 19, ireki da goian aipatutako Aginduaren bidez deitutako enplegua finkatzeko prozesu berezietan merezimenduak alegatzeko epea, zehazki honako deialdietan:

  • Laguntzako Langileen Talde Profesionala eta Erizaintzako Eskala

Gaur irekitako epea 2023ko maiatzaren 18ra arte luzatuko da.

«Hautaketa-prozesuen informazio orokorra» atalean dokumentua argitaratuta dago. Dokumentu horretan zehatz-mehatz deskribatzen da izapide hori burutzeko jarraitu beharreko prozesua.

Oso garrantzitsua da azpimarratzea ezinbestekoa dela merezimenduen atal bakoitzean agertzen den ALEGATU aukera hautatzea, epaimahaiak merezimendu hori kontuan hartu ahal izan dezan, baloratu ahal izateko.

Alegatu ez diren merezimenduak ez dira inola ere baloratuko. Hau da, ez da nahikoa egiaztatzea aplikazioak merezimendu batzuk erakusten dizkigula kontsultatutako administrazio eta erregistroetatik; beharrezkoa da horiek hautatzea eta ALEGATU botoia sakatzea, epaimahaiak merezimenduak kontuan har ditzan.

Interesdunak, aplikazioan agertzen ez direnez, beste merezimendu batzuk gehitzen dituenean nahikoa izango da GORDE botoia hautatzea merezimenduak alegatutzat jo ahal izateko.