Interneten erabilera orokortu egin da, haren segurtasunari buruzko zalantzak badaude ere

0
  • Telefono mugikorra da internetera konektatzeko nagusiki erabiltzen den gailua
  • Erabiltzaileen % 68 oso edo nahiko kezkatuta dago delitu baten biktima izateko aukerarekin
  • Interneteko erabiltzaileen %42k informazio pertsonala partekatzen du interneten bidez 

Euskadiko biztanle gehienek ( % 83) egunero erabiltzen dute Internet: % 39k orduero, % 24k bi edo hiru orduero eta % 20k maiztasun txikiagoarekin, Prospekzio Soziologikoen Kabineteak teknologia digitalek eguneroko bizitzan duten eraginari buruz gaur argitaratutako azterlan baten arabera. Azterlana martxoaren 13tik 18ra bitartean egin zen, telefono bidezko 1.000 inkestaren bidez.

Lanak erakusten du, halaber, inkestatutako pertsonen erdiak inguru oso edo nahiko trebeak direla teknologia digitalak hainbat eremutan erabiltzeko: % 50 eguneroko bizitzan, % 42 zerbitzu publikoak erabiltzeko orduan eta % 41 ikaskuntza digitaleko eta online ikaskuntzako aukerak erabiltzeko. Gainera, lanean ari diren pertsonen % 75ak uste du bere ohiko lanean erabiltzeko gai dela. Internet erabiltzeko gailu nagusia sakelako telefonoa da: % 76k erabiltzen du lehentasunez.

Segurtasunari dagokionez, herritarren bi heren baino gehiago ( % 68) kezkatuta daude delitu baten biktima izan daitezkeelako (nortasun-lapurreta, iruzurrezko salmenta, bankuko datuen lapurreta, etab.) Internet bidez. Izan ere, biztanleriaren ia erdiak ( % 46k) uste du ez dagoela behar bezala babestuta aukera horren aurrean.

Sare sozialei dagokienez, % 64k maiztasun handiagoarekin edo txikiagoarekin erabiltzen ditu, % 37k normalean eta % 27k noizean behin. 29 urtetik beherakoen artean, ehuneko hori % 95era igotzen da. Sare sozialetan agertzen den informazioari ematen zaion sinesgarritasuna, batez ere, informazioa partekatzen duen pertsonaren sinesgarritasunaren ( % 31), ondo dokumentatuta egotearen ( % 28) edo beste hedabide batzuetan agertzearen ( % 24) araberakoa da. Soilik % 40k kontsultatu du noizbait datuak egiaztatzeko webgune bat, historia bat egiazkoa den egiaztatzeko.

Informazio gehiago

Informazio gehigarria