Sarituak: Jeiki fundazioa, Maite Ortiz de Mendibil zesta-punta jokalaria, Mantecados Felipe II, Azala, Victofer eta I+MED
Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburuak, gaur arratsaldean, Cope Vitoria irrati-etxearen sari-banaketaren ekitaldian parte hartu du; sariak urtean zehar Arabaren garapenerako eginiko ekarpenagatik nabarmendu diren pertsona eta enpresei zuzentzen zaizkie. Melgosak honako hau nabarmendu du: “Gasteizko irrati-etxearen lana informazio- eta entretenimendu-zereginetan, Arabako informazio-dialean”.
Ekitaldia EAEko hiriburuko Arte Garaikidearen Artium Museoan izan da, eta Elisa López eta Roberto Arrillaga kazetariek aurkeztu dute. Javier Castrok, COPE irrati-etxeen zuzendari nagusiak, eta Javier Tutor-ek, EAEn irrati-etxeen taldeko zuzendaria denak, parte hartu dute ekitaldian. Javier Tutorrek saria banatu dio JEIKI fundazioari; Jesús Gutiérrez izan da fundazioaren ordezkaria.
Kirol-lanaren saria Maite Ortiz de Mendibilek jaso du; enpresarena, Mantecados Felipe II enpresak, eta Esther Ayesa marketineko eta merkataritza-harremanetako arduradunak batu du; Cope Vitoriaren kultura-arloko saria Azalak jaso du, Idoia Zabaleta arte-zuzendari duenak; urteurrenaren saria Victofer Vitoria-Gasteizko Alde Zaharreko delikatessen saltokiak jaso du, eta Soledad Reyk batu du, eta I+MED enpresak Cope-Álava sariaren aintzatespena jaso du, Manuel Muñoz zuzendariarentzako sariarekin.
Ekitaldiaren amaieran, APDEMA taldearen emanaldia izan da, Arantza Corderoren eskutik. Ekitaldian honako hauek izan dira: Gorka Urtaran alkatea, Ramiro González diputatu nagusia, Ion Urresti, Jorge Ibarrondo, Begoña Sopelana, Copeko zuzendari komertziala, Marta Salazar, David González eta Alicia Calleja, irrati-etxeko kideak.