Alboka Eguna 2023 ospatuko da maiatzaren 20an Barakaldon

0
PRUEBA

Barakaldoko Udaleko Kultura Sailak eta Lutxanako Dultzaina Eskola eta Tailerrak Euskal Herrriko Alboka Eguna antolatuko dute datorren maiatzaren 20an. Topaketa honen helburua musika tradizionala eta autoktonoa zabaltzea da, batez ere musika tresna honena, Euskal Herriko hainbat tokitako albokarien arteko harremanak eta penintsulako edo urrutiagoko antzeko musika tresnetako musikariekin harremanak sustatuz.

Topaketa hauek esperientziak partekatzeko, instrumentuaren irakaskuntzari begira errepertorio komuna lantzeko eta gaur egun Albokak eskaintzen dituen soinu-aukera berriekin esperimentatzeko balio dute. Gainera, luthierrentzako, musika-eskolentzako eta beren lana erakusten duten albokari profesionalentzako erakusleiho da.
Ekitaldia landagune desberdin batean egiten da urtero, Euskal Herriko probintziak txandakatuz albokariek lurralde eta jotzeko modu ezberdinak ezagutu ahal izan ditzaten. Gainera, tresna autoktono eta tradizionala izanik, landa-eremuarekiko eta bertako giroarekiko atxikimendu berezia sentitzen du. Besteak beste, leku hauetan ospatu da Alboka Eguna: Otazu, Albaina, Zalduondo, Lantziego, Delika, Gizaburuaga, Arizkun, Otazu, Laquadra, Lendoñobeiti, Errekaleor, Uztaritze, Orbiso, Zeberio, Txantrea eta abar.

Ospakizun hau interesa duten edo musika tradizionala estimatzen duten herritar guztiei zuzenduta dago. Albokariez gain, aukera ona da El Regatoko bizilagunentzat herrian egun on bat pasatzeko edo inguruko bizilagunentzat testuinguru musikal honetan herria ezagutzeko. Ibilgailu pribatuez gainezka ez egiteko, garraio publikoan joatea eskatzen da, Kbusaren bidez, edo El Regato ikastetxean prestatuko den disuasio-aparkalekua erabiltzea.