Ertzaintzako hiru agentek jaso dituzte polizia-merezimendua aitortzeko dominak Día de les Esquadres de Catalunya ospakizunean

0
PRUEBA
  • Miren Zamakolak, Francisco Llanezak eta Joseba Lizarraldek jaso dute Bartzelonan Esquadra Mossoen aitorpena, bi polizia-kidegoen arteko elkarlanean erakutsitako arduragatik eta konpromisoagatik

Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordea Josu Bujanda Ertzaintzaren buruarekin eta Alfonso Garaikoetxea Herritarren Babeserako Ataleko buruarekin batera izan da gaur Acte Nacional de Dia de les Esquadres ekitaldian. Kataluniako Generalitatek antolatu duen ekitaldian hiru ertzainek jaso dute polizia-merezimendua aitortzen duen bereizgarri urdineko brontzezko domina bana, Esquadra Mossoekin elkarlanean jardutean erakutsitako konpromisoagatik eta profesionaltasunagatik.

Lehenik eta behin, Miren Zamakola komisarioari, Ertzaintzako Txakur Unitatearen buruari, bi polizia-kidegoen arteko harremanak sendotzeko izan duen prestasun handia aitortu diote.  Zamakolak lagundu eta bideratu zuen txakurrekin lan egiteko espezialitate-ikastaroa egin gabe zuen Esquadra Mossoetako agente batek formakuntza Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian egitea 12 astetan.

Aitorpena jaso duen bigarren ertzaina Francisco Llaneza komisarioa, Ertzaintzako Segurtasun Pribatuaren Unitateko burua, da, eta Esquadra Mossoen kidegoko Unitat Central de Seguretat Privada izenekoarekin urte askotan egin duen lan bikaina aitortu diote.

Eta, azkenik, Joseba Lizarralde komisariordeak, Ertzaintzaren Babes eta Segurtasuneko Unitatearen Zentroaren buruak, bai maila operatiboan bai formakuntza-mailan Kataluniako polizia-kidegoko División de Escortes izenekoaren arduradunekin izan duen lankidetzagatik eta koordinazioagatik jaso du bereizgarria.

Informazio gehigarria