Ireki da garapenerako lankidetzan profesionalak espezializatzeko beken deialdia

0
  • Eskabidea aurkezteko epea maiatzaren 22an bukatuko da

eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailean dagoena, garapenerako lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko lau beken deialdia egin du. Espezializazioak honako arlo hautakoak izango dira: generoa eta garapena, ekintza humanitarioa, gizarte-eraldaketarako hezkuntza eta giza eskubideen, pertsona, erakunde eta komunitate defendatzaileak babestea. Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 22an izango da.

Bekak lehiaketa-prozeduraren bidez esleituko dira eta azken hauetara aurkezteko baldintzen artean aurkitzen dira besteak beste, 1994 urtera arte jaio izana, unibertsitate-ikasketetako titulazio ofiziala izatea eta gutxienez urtebeteko esperientzia izatea lankidetzaren arloan edo gizarte-eraldaketarako hezkuntzan.

Bekek hamabi hilabete iraungo dituzte eta Gasteizko eLankidetzaren egoitzan egingo dira. Zenbatekoa 20.000 euro gordin izango dira, eta urtean zehar bekadunak bere formazio planarekin zerikusia duten ikastaro, jardunaldi edota mintegietara joateko aukera izango du.

Helburua da lankidetza-eragileak sendotzea arlo horretako profesional gazteen gaitasunak, ezagutzak, prestakuntza eta espezializazioa indartuz.

Eskabideak eta eskatutako dokumentazio guztia telematikoki aurkeztuko da,  eta www.elankidetza.euskadi.eus webguneko deialdien atalean edota www.euskadi.eus webgunean.