Pazientearen arreta hobetzeko VOICE proiektua

0
PRUEBA

Biosistemak buru duen proiektuaren helburuaBalioan Oinarritutako Medikuntza ereduaezartzea da bularreko minbizia eta biriketakominbizia duten pazienteentzat

VOICE proiektua Euskaditik zuzentzen da eta Europako hamar ospitalek parte hartzen dute

Pazientearen arreta hobetzeko VOICE proiektua Europan garatzen da, Osakidetzarenkoordinaziopean eta Biosistemak Institutuarengidaritzapean (lehen Kronikgune), eta eragin handikoekimenen zerrendan sartu du VBHC Prize 2023 erakundeak, Value Based Healthcare Center Europenazioarteko erakunde ospetsuak emandakoaintzatespenean.

Bereizketa horrek osasun-laguntza eraldatu eta birdefinitu eta Balioan Oinarritutako Medikuntzaizenez ezagutzen den eredua hedatu nahi dutenekimen europarrak nabarmentzen ditu. Horren helburua da pazientea asistentzia-prozesu baten erdigunean jartzea, ebidentzia zientifikotik, emaitzaklinikoetatik eta norberaren bizi-itxaropenetatikabiatuta, pazienteak ahaldundu eta, horrela, erabakipartekatuak hartzeko.

Osasun Sailak eta Osakidetzak denboradaramate hainbat jarduera-ildo estrategiko garatzen, hain zuzen ere sistemaren eraginkortasuna eta kalitatea hobetzera bideratuak, biltzen dituztenemaitzei buruzko datuetan oinarrituta.

Zehazki, Euskaditik gidatutako VOICE europarkomunitatearen lanak Europako hamar ospitalerenpartaidetza du (horien artean, Frantzia, Italia, Portugal eta Belgika, Espainiako Estatuaz gain).

Ohiko asistentzia-praktikan bularreko minbiziaeta biriketako minbizia duten pazienteen balioanoinarritutako medikuntza-eredu hori ezartzea du helburu, paziente-talde horren osasun-laguntza eta arreta hobetzeko.

Proiektu honek sortutako ezagutzak, gainera, komunitate zientifikoari eta etorkizuneko osasun-kudeatzaileei planifikazio egokirako ebidentziasendoa emateko balioko du.

Balioan oinarritutako medikuntza: pazienteasistemaren erdigunean

Value-Based Healthcare Center Europe(VBHCE) erakundea Balioan OinarritutakoMedikuntzaren eredua zabaltzen aitzindaria da Europan. Eredu hori pertsonei arreta ematekoparadigma eta modua da, eta Europako hainbatosasun-sistematan hedatzen eta ezartzen ari da. Balioan oinarritutako medikuntzaren helburua da pazientea sistemaren erdigunean jartzea, arretahobetzea eta pazienteentzat garrantzitsuak direnosasun-emaitzak kontuan hartzea.

Informazio gehigarria