Ostalaritzako lokal baten salaketa izapidetzen ari da Barakaldoko Udaltzaingoa, onartutako edukieraren bikoitza gainditzeagatik

0

PRUEBA

Ostalaritzako erdialdeko lokal baten salaketa izapidetzen ari da Udaltzaingoa, onartutako edukieraren bikoitza gainditzeagatik. Udaltzainek era horretako instalazioetan egiten dituzten kontrolen barruan egindako ikuskapenaren ostean hartu dute neurria, lokalean zegoen jendetzaren ugariaz konturatuta, Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila Udal Arloko zinegotzi ordezkari Ángel Madrazok adierazi duenez.

Ikuskapena egiten zihardutela, 186 lagun zenbatu zituzten, eta lokalaren gehineko edukera 83 lagunekoa da, gaitzen duen tituluaren arabera.

Bertan zen jende kopuruak arriskuan jartzen zuen larriki haien segurtasuna, ez baitzegoen mugitzeko lekurik ere, eta hori oso arriskutsua da esparrua hustu behar izatekotan.  Jendaurreko Ikuskizunen Legearen arabera, arau-hasutea oso larria izan daiteke, eta isuna, 30.001 eta 150.000 euro artekoa.

Bestalde, goizaldean, bi gizonezko atxilotu zituen Udaltzaingoak Lasesarre inguruko lonja batean, obra-materiala lapurtzeagatik. Indarrez sartu ziren biak lokalera, eta ebatsitakoa supermerkatuko orga batean eta balde batean sartu ondoren, txanoak eta arropa ilunak jantzita ahalegindu ziren ihes egiten.

Lonja inguruan aurkitu zituzten udaltzainek, lekuko batek abisua eman ondoren. Lapurtutako gauzen artean, metalezko zortzi profil, irabiagailu industrial bat, tamaina handiko barauts bat, kableak, giltzak, lixak, piketa bat, metalezko piezak, sare bat, aitzur bat, mailu bat eta hagunak aurkitu zituzten. Mikrouhin bat ere lapurtu zuten.

Atxilotuek 37 eta 19 urte dauzkate, hurrenen hurren, eta indarrez egindako lapurreta leporatu diete.