El festival de cultura urbana Break On Stage llega a Barakaldo el próximo 6 de mayo

0

BreakOnStage kultura urbanoen jaialdia da eta adin guztiei irekita dago. Ekitaldia maiatzaren 6an, larunbata, izango da Barakaldon. Jaialdiak kultura urbanoen adierazpen ezberdinez formatu berezian gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du.

BreakOnStage jaialdian lau gune egokituko dira Barakaldoko hainbat lekutan, eta bertan kirolekin, musikarekin, eta dantzarekin lotutako jarduerak egingo dira egun osoan zehar. Artista urbano ospetsuen parte-hartzeaz gain, tokiko gazteen parte-hartzea sustatzeko ekimenak ere izango dira. Hau da programazioa ordutegiaren arabera ordenaturik:

• Barakaldes Frontoia, 1vs1 BreakOnStage BaEle 14:00eta4k 17: 00etara, sarrera doan
Buruz buruko breakdance lehiaketan DJ B.Ros eta hiru epaimahai profesional egongo dira: Sisko (Frantzia), Chaina (Venezuela) eta Mini Joe (Madril). Ekitaldian parte hartzeko izen-emateak zabalik jarraitzen du, eta dagoeneko hainbat lagunek parte hartu dute, hala bertakoek nola beste nazionalitate batzuetakoek.

• Lasesarre Skate Park, Scooter Freestyle 16: 00eta4k 18: 00etara, sarrera doan.
Scooter Freestyle lehiaketa. Aukera paregabea da scooter pa4neten gaineko akrobazia eta jauziez gozatzeko eta inguruko scooter riders onenetakoak ikusteko. Gainera, BMX eta Roller ikuskizunak eskainiko dira, bizikletaz eta pa4nez egindako akrobazia eta jauziak. Hori guztia Patxi Castillo speakerraren gidaritzapean.

• Barakaldo Antzokia, BreakOnStage ikuskizun nagusia 18: 00eta4k 19:30era (9 €-12 €).
BreakOnStage 2023ren ekitaldi nagusiak hiru diziplina izango ditu ardatz: Urban dance finala, breakdance lehiaketa eszenikoa eta kultura urbanoarekin lotutako hainbat ikuskizun. Urban Danceko koreografia lehiaketaren finala burutuko da. Hiru sailkapen-jaialdi antolatu dira eta 80 taldek parte hartu dute. Koreografia onenak bi kategoriatan lehiatuko dira final handian. Urban dance juniorrean: Lil Baes (Gorliz), Hanna (Bilbo), Slypperitos (Durango) eta Wild Side (Barakaldo). Urban dance absolutuan: Bamboo (Donostia), The Factory (Bilbo) eta Muses (Iruñea).

Breakdanceko koreografia lehiaketan parte hartuko dute «Legacy» taldeak Bartzelonatik, Breakdance Iberica jaialdiko txapeldunak, eta «Costa Norte» taldeak,
inguruko bboy onenen aukeraketa. Emanaldiak eskaintzeaz gain, Barakaldo Antzokiko ekitaldia itxiko duen breakdance batailan parte hartuko dute.

Kultura urbanoen ikuskizunez ere gozatu ahal izango da: popping ikuskizuna Gumiren eskutik Bartzelonatik, muskuluen mugimendu azkar eta sinkopatuak ezaugarri dituen dantza urbanoaren es4loa eta DJ B.Ros-en esku4k eta scratch show-a.

Ikuskizunaren aurkezleak Iker Villa eta Ane Perez izango dira. Barakaldo Antzokiko ikuskizun nagusirako sarrerak 12 €eta 9 € artekoak dira eta www.breakonstage.com webgunean salgai daude.

• Herriko Plaza KYRAren kontzertua eta 1vs1 breakdance finala 20: 00etan, sarrera doan.
Herriko Plazako agertokian musika eta dantza urbanoko ikuskizun paregabea izango da, eta Kyr4 eta 1 vs1 breakdanceko finalistek hartuko dute parte.
KYR4 musika urbanoko artista gaztea da, bere letra poe4koenga4k eta ahotstrebetasun bikainagatik nabarmentzen da. KYR4k oso denbora gutxian biral bihurtzen diren abestiak sortzen ditu, hilabete gutxi batzuetan milioika bisita pilatzea lortuz.

Kontzertuarekin batera, Breakdance eta all style finalak izango dira, 1vs1, Dj eta Mc ‘s taldearekin, plazako agertokian. 1 vs1eko atarikoak Barakaldes frontoian izango dira 14:00etatik aurrera.

BreakOnStage Logela Multimediak eta Barakaldoko Udalak antolatzen dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Kutxabanken, Gaztearen eta Barakaldo Antzokiaren babesarekin.
Informazio gehiago www.breakonstage.com edota stage@breakonstage.com