Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 280.000 euro bideratuko ditu alderdi politikoekin lotura duten fundazioa eta elkarteentzako

0

Eusko Jaurlaritzak, gaurko Gobernu Kontseiluan, Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteek garatuko dituzten proiektu, programa ikerketa edo jarduerak laguntzeko 280.000 euroko diru partida bat onartu du.

Interesa duten fundazioek eskariarekin batera garatuko dituzten programa edo proiektuen aurrekontua, memoria eta gauzatze egutegia aurkeztu beharko dute eta maiatzaren 8tik aurrera hilabeteko epea izango dute.

Kultura eta Hizkuntza Politika sailetik bideratzen diren laguntza hauen helburua pentsamenduaren arlo guztiak, batez ere, politikoa, soziala eta kulturala, aztertzeko, ikertzeko eta garatzeko proiektu, programa edo jarduerak bultzatzea eta sustatzea da.

Iazko deialdian honako fundazio hauek jaso zuten dirulaguntza: Fundación para la Europa de los Ciudadanos, Fundación Ramón Rubial Fundazioa, Iratzar Fundazioa eta Sabino Arana Fundazioa.